Renovación de seguros de autos

Partikularren ibilgailuen erantzukizun zibileko aseguruaren berritzea

CCSarekin telefonoz edo elektronikoki kontratatutako ibilgailuen gaineko nahitaezko aseguruaren indarraldia amaitutakoan, hartzaileak HOGEITA HAMAR EGUN NATURALEKO epean ordaindu beharko du horren berritze ordainagiria, kontratutako aseguruaren muga-egunetik kontatuta.

Aseguruaren muga-eguna baino zortzi egun lehenago, Consorciok mezu bat bidaliko dio hartzaileari, SMS eta posta elektroniko bidez, kontratazio unean emandako mugikor zenbakira eta helbidera, ordainagiria ordaintzeko hogeita hamar egun naturaleko epe hori gogoraraziz. Adierazitako epe horretan ez bada ordainagiria ordaintzen, aseguru-poliza baliogabetuta geratuko da.

Ordainagiria errazago ordaintzeko, bi ordainketa-modalitate ditu hartzaileak:

  • Berritze-ordainagiria bankuko txartel bidez ordaintzea

    Berritze-ordainagiria elektronikoki ordaintzeko, nahikoa da atal honen goiburuan agertzen den estekan sakatzea. Ordainketa-bide hori erabiltzeko, ezinbestekoa da hartzailea bere egiaztagiria edo NA elektronikoarekin sartzea eta horrek prima ordaintzeko banku txartel bat edukitzea. Eta ordainketa egindakoan, primaren ordainagiria deskargatu ahal izango du.

  • Berritze-ordainagiria bankuan diru-sarrera eginda ordaintzea

    Aseguruaren muga-eguna baino hamabost egun lehenago, Consorciok berritze-ordainagiria bidaliko dio hartzaileari posta arrunt bidez, eta BBVA edo Santander bankuen edozein bulegotan ordaindu ahalko da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:30era.

Berritze-ordainagiriaren kopia ere eskuratu ahal izango du hartzaileak, elektronikoki, bankuan diru-sarrera egiteko. Horretarako, hartzailea bere egiaztagiria edo NA elektronikoarekin sartuko da, atal honen beheko aldean dagoen estekan sakatuta eta Ordainagiria eskuratu bankuak diru-sarrera egiteko aukeratuta.

Polizako baldintza orokorrak ikustea.