Gardentasunaren ataria
Gardentasun gune honetan Consorcioaren (CCS) jarduerari buruzko informazioa eskaintzen zaie interesdunei. Besteak beste, erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa biltzen du, baita kudeaketa ekonomiko eta finantzarioarena ere. Era berean, informazio publikoa eskuratzeko eskaerak aurkezteko bidea eskaintzen du, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean aurreikusitako baldintzetan. Era berean CCSren barneko informazio-kanalerako sarbidea eskaintzen du, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legea betez.