Consulta del expediente

Espedientearen egoeraren on line kontsulta

Kontsultza egiteko bide hau, Partzuergoaren Telefono bidezko Arretarako Zentroak (900 222 665 ó 952 367 042) erabilgarri duenaren osagarri dena, erabilgarri dago kalte materialen eta etekin galtzeen aparteko arriskuen espedienteen interesdunentzat.

Informazio horretara iristeko, espedientea kudeatzen duen partaide hauetakoren baten IFZ/IFK eduki beharko du erabiltzaileak: erreklamatzailea, hartzailea, jasotzailea edo jabea, eta kontsultatu nahi duen espedientearen zenbaki osoa sartu beharko du.

Ondoren, sartutako datuak zuzenak badira, atxikitako ondasun edo ibilgailuen izapidetzea zertan den agertuko zaio, izapidetzearen deskribapenarekin, egungo egoerarekin eta egoera horren hasiera-datarekin.

Hauek dira egoera posibleak:

  • Peritu tasatzaileari entregatu aurreko ikuskatzea edo ebazpena.
  • Peritu tasatzaileari entregatuta.
  • Peritu tasatzaileak egindako lehenengo kontaktua.
  • Peritu tasatzaileak egindako lehenengo bisita.
  • Tasazioa egina, ebazpenaren aurreko ikuskatzea.
  • Konponduta, ezetsita.
  • Konponduta, kalte-ordaina onartuta.
  • Konponduta, transferentzia aginduta.
  • Konponduta, transferentzia aginduta eta banku-erakundeak itzulita.