Consorcio de Compensación de Seguros (CCS) Informazio Erakunde gisa
CCSak Informazio Erakunde gisa dituen funtzioak
CCSak informazio erakunde gisa jardungo du ohiko aparkalekua Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean (Europar Batasuneko 27 estatu kideak eta Islandia, Liechtenstein eta Norvegia) duten eta bertan aseguratuta dauden ibilgailuek eragindako ezbeharretan, ondorengo zirkunstantziaren bat ematen bada:
- Ezbeharra Espainian izan bada eta kaltetuak bere bizilekua Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean badu.
- Ezbeharra Espainia ez den Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean izan bada eta kaltetuak bere bizilekua Espainian badu.
- Ezbeharra Karta Berdera atxikitako herrialdeetan gertatu bada eta kaltetuak ohiko bizilekua Espainian badu, edo ezbeharra eragin duen ibilgailuak ohiko aparkalekua Espainian badu eta bertan badago aseguratuta.
Hala, Consorciok beharrezko informazio emango dio kaltetuari, horrek aseguru erakundeari edo ezbeharrak izapidetu eta likidatzeko ordezkariari erreklamatu ahal izateko. Eta kasu horietan, ondorengo funtzioak izango ditu Partzuergoak:
- Ohiko aparkalekua Espainian duten ibilgailuen matrikula-zenbakiaren inguruko informazioa ematea; motorezko ibilgailuen zirkulaziorako erantzukizun zibileko nahitaezko aseguru polizaren zenbakia, ohiko aparkalekua Espainian duen ibilgailua estaltzen duenarena, estalduraren indarraldiaren hasiera eta amaiera data adierazita; motorezko ibilgailuen zirkulaziorako erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua estaltzen duen aseguru erakunderena; bai eta aseguru erakundeek ezbeharrak izapidetu eta likidatzeko izendatutako ordezkariaren izena eta helbidea ere.
- Informazioaren bilketa eta hedatzea koordinatzea.
- Informazioa jakiteko eskubidea duten pertsonei laguntzea.
CCSak aurreko a) atalean adierazitako laguntza eta informazioa emango dizkie euren ohiko bizilekua ez den herrialde batean zirkulazio istripu bat izan duten kaltetuei, ondorengo baldintzetako bat betetzen bada, betiere:
- Kaltetuak Espainian edukitzea bere bizilekua eta ezbeharra istripua Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean gertatzea.
- Ezbeharra Karta Berdera atxikitako beste herrialde batean izan bada eta kaltetuak ohiko bizilekua Espainian badu, edo ezbeharra eragin duen ibilgailuak ohiko aparkalekua Espainian badu eta bertan badago aseguratuta.
- Ezbeharra Espainia izan bada eta kaltetua Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean bizi bada.
Horrekin batera, ohiko aparkalekua Espainian duen ibilgailuaren jabearen, ohiko gidariaren edo legezko titularraren izen-abizenak emango dizkio Consorciok kaltetuari, hark informazio hori eskuratzeko interes legitimoa badu. Horretarako, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo aseguru erakundeak CCSari emango dizkio datu horiek, eta beharrezko antolaketa neurri zein neurri teknikoak ezarriko dira datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, bai eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aitortutako bermeak, obligazioak eta eskubideak ere.
Nork eskura dezake informazioa
Kaltetuek ez ezik, horien aseguratzaileek, Europako Esparru Ekonomikoko beste estatuetako informazio erakundeek, Ibilgailuen Aseguratzaileen Espainiako Bulegoak (OFESAUTO) -indemnizazio-organismo gisa- eta Europako Esparru Ekonomikoko beste estatuetako indemnizazio-erakundeek ere eskuratu ahal izango dute Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren informazioa; bai eta Europako Esparru Ekonomikoko beste estatuetako berme funtsek ere.
Informazio hori eskuratu ahal izango dute, halaber zirkulazio istripuetako lesionatuei laguntzeko CCSarekin hitzarmenak sinatzen dituzten osasun zentroek eta larrialdi zerbitzuek.
Informazioa eskatzeko prozedura
Informazioa horretarako ezarritako ereduen bidez eskatuko da (partikularrak) (aseguru erakundeak), eta Consorcioren Produkzio Sailera (Castellana pasealekua, 32, 28046 Madril), iccs@consorseguros.es helbide elektronikora edo 91 339 55 14 fax zenbakira jo beharko da.
Consorciok atzerriko matrikulen aseguratzeari edo atzerriko aseguru erakundeek Espainian dituzten ordezkarien inguruko informazio-eskaerak jasotzen baditu, istripua eragin duen ibilgailuak ohiko aparkalekua duen herrialdeko informazio erakundera bidaliko du eskaera, eskatutako informazioa eskuratzeko.
Halaber, Espainiako matrikulen informazio-eskaerak jaso ditzake Consorciok, Europako Esparru Ekonomikoko beste informazio erakundeen, berme funtsen eta indemnizazio erakundeen aldetik.
Ordezkarien Erregistroari eta Europako Informazio Erakundeei kontsulta (sarbidea).
Europako Esparru Ekonomikoko Aseguru Erakundeen Ordezkarien Erregistroaren kontsulta herrialdearen edo aseguru erakundearen arabera sartuta egin ahal izango da.
- Espainian bizi ez diren kaltetuek Espainiako aseguru erakundean edo horrek kaltetua bizi den herrialdean izendatutako ordezkariaren aurrean aurkeztuko ahal izango dute euren erreklamazioa.
- Espainian bizi diren kaltetuak atzerriko aseguru etxera edo horrek Espainian duen ordezkariarengana jo dezakete.
Europako Esparru Ekonomikoko beste herrialdeen informazio organismoen helbidea, telefonoa eta faxa ere kontsulta daitezke.