Likidazio prozesuaren faseak eta epeak
Likidazioa egiteko modua
Likidazio prozesua aplikagarri den legeak ezarritakoaren arabera egiten da, ondorengo eskema honen arabera:
Likidazioaren hasi.
Hartzekodunei informazioa eman.
Hartzekodunen erreklamazioak jaso.
Behin-behineko balantzea egin eta Hartzekodunei aseguru kontratuagatik ordaindu beharreko ehunekoa zehaztu.
9 hilabete (gehieneko iraupena).
Kredituak erosi.
Aktiboa egikaritu.
Pasiboa zehaztu.
Erreklamazioak, kereilak eta abar jarri.
Balantzea eta likidazio plana egin.
2-3 urte (gutxi gorabeherako iraupena).
Hartzekodunen Batzarra egin.
Hartzekodunei ordaindu.
Erakundea desegin.
6 hilabete (gutxi gorabeherako iraupena).
I. Fasea. 9 hilabete gehienez ere.
- Erakundearen jabe eginez hasten da. Sukurtsalen ixtea eta likidazio-egoitzaren zehaztea hartzen ditu barne. Kaleratze kolektiboko espedientea negoziatzen da, eta likidazioa egiteko behar den pertsona-kopurua ezartzen da; gainerako langileei dagokienez, enplegu-erregulazioa egiten da.
- Iragarkiak argitaratzen dira prentsan, eta gutunak bidaltzen zaizkie aseguratuei, bereziki likidazioaren berri emanez, kontratuen aldez aurreko mugaeguneratzea ebatzi bada.
- Hartzekodunen erreklamazioak aurkezteko epea hasten da. - Erreklamazio horiek jaso. Ondasunen inbentarioa egin eta dokumentazio soziala jaso.
- Behin-behineko balantzea egiten da, Legeak aurreikusitako onurekin, eta horren arabera, CCSaren Administrazio Batzordeak hartzekodunei aseguru kontratuagatik ordaindu beharreko ehunekoa onartzen du.
II. Fasea. 2-3 urteko iraupena, likidazio prozesuan dagoen konpainiaren bolumenaren eta jarduera-arloen arabera.
Bien bitartean, CCSak kredituak erosten dizkie aseguru kontratuagatiko hartzekodunei, espedienteak osatu ahala eta Consorciok onartutako ehunekoen arabera.
Horrekin batera, konpainiaren aktiboak besterentzen dira eta, hala badagokio, dagokion erantzukizuna eskatzeko eta horren ondasunak aktiboan sartzeko ekintza judizialak jartzen dira abian.
III. Fasea. Likidazio plana aldi bakar batean gauzatzeko (hartzekodunei ordaindu) gutxieneko denbora: 6 hilabete. Likidazio plana bi alditan gauzatzeko (hartzekodunei ordaindu) denbora: mugagabea.
Likidazio plana bi alditan gauzatzen da, ekintza judizialak abian egonda, hartzekodunei kalterik ez egiteko dagoen eskudirua lehen fasean ordaintzen denean, eta amaitu gabe dauden ekintza judizialetan eskuratzen dena bigarren aldian ordaintzeko itxaronda. Likidazio plana onartzen duen Hartzekodunen Batzarrarekin hasten da.
Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak berretsi ondoren, euren kredituak ordaintzen zaizkie hartzekodunei, erakundearen aktiboaren eta pasiboaren arabera dagokion ehunekoan. Ondoren, behin betiko balantzea argitaratu eta konpainia ezereztu egiten da Aseguru Erakundeen Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro berezian eta Merkataritza Erregistroan.