Erakundea
CCSari buruz
CCS erakundea, funtzio askotariko tresna bezala, Espainiako aseguru sektorearen zerbitzura diharduen Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoa da.
CCS erakundea, funtzio askotariko tresna bezala, Espainiako aseguru sektorearen zerbitzura diharduen Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoa da.
CCS espainiako aseguru-sektorearen zerbitzura dagoen ibilbide historiko luzeko tresna dena, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioa atxikitako enpresa-erakunde publikoa da. Funtzio askotarikoak betetzen ditu aseguruen alorrean, ezohiko arriskuen estaldurarekin, ibilgailuen nahitaezko aseguruarekin, nekazaritza-aseguru konbinatuarekin eta aseguru-erakundeen likidazioarekin lotutakoak, besteren artean.
CCS-k izaera juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa du, eta berorren Legezko Estatutuak ematen dio duen jarduera-esparru espezifikoa. CCS-k ondare propioa kudeatzen du, estaduarenarekiko berezia dena, bere jardueran inolako aurrekontu publikoren mende ez dagoelarik. Organo erabakitzaile gorena Administrazio Batzordea da; Aseguru eta Pentsio Funtsen zuzendari nagusia du buru, eta 14 kide ditu; horietatik zazpi, aseguru-erakunde pribatuetako goi mailako zuzendariak dira, eta beste zazpiak, Administrazioko goi karguak.
CCSak PAT deritzon hirurteko jarduera planen bitartez egiten du bere plangintza estrategikoa. Indarrean dagoen 2023-2025 PAT-a hiru ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da: "Enpresa-jarduera", "Erantzukizun soziala eta jasangarritasuna" eta "Teknologia eta zibersegurtasuna".

Paseo de la Castellana, 32 28046 - Madrid

91 339 55 00
91 339 55 55