Guía de Buenas Prácticas para la Aplicación del Baremo de Autos

Kalte personalei buruzko Pratika egokien gida

Irailaren 22ko 35/2015 Legeak zirkulazio-istripuetan pertsonei eragindako kalte-galerak baloratzeko sistemaren ("Baremo" gisa ezagutzen dena) erreforma ekarri zuen. Erreforma horrek nabarmen hobetu du 1995ean onartu eta 2015eko abenduaren 31ra arte indarrean egondako sistema, bai oinarri juridikoaren eta horren egituraren ikuspegitik, oro har, bai eta sartu dituen kalte-ordainei dagokienez ere.

Legearen lehenengo xedapen gehigarriak Balorazio Sistemaren Jarraipen Batzorde bat sortzea aurreikusten du, xedea izanik, besteak beste, balorazio sistema berria abian jartzea, horren ondorio juridiko eta ekonomikoak aztertzea, eta sistema hobetzeko iradokizunak egitea.

Aurreko lege-aurreikuspenen arabera, Justizia zein Ekonomia eta Lehiakortasun ministroen (Ekonomia eta Eraldaketa Digitalekoa, egun) 2016ko urriaren 27ko aginduaren bitartez, aipatutako Jarraipen Batzordea sortu zen, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak proposatuta; bertako kideak Justizia Ministerioko Idazkari Nagusi Teknikoaren eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Aseguru eta Pentsio Funtsen zuzendari nagusiaren 2017ko martxoaren 27ko baterako ebazpenaren bidez hautatu ziren.

Zirkulazio-istripuen biktimen zein aseguru erakundeen elkarteek eta bestelako hainbat adituk ez ezik, CCSoko ordezkari batek ere hartu zuten parte Jarraipen Batzordearen osaketan.

Jarraipen Batzordearen hainbat ekitalditan, jardunbide egokien inguruko iradokizun batzuk onartu dira, kalte pertsonalen ondoriozko kalte-ordainen kudeaketa errazteko eta kudeaketa hori aseguru-erakundeek, kaltetuek eta kalte-ordainak eskatzeko prozeduran parte hartzen duten profesional guztiek egiteko, bere garaian legegilea balorazio sistemaren erreforma egiteko gidatu zuren irizpide eta espirituarekin bat etorriz.

Jarraipen Batzordeak onartutako iradokizun horien multzoak "Automobilen Barekoa aplikatzeko Jardunbide Egokien Gida izena du". Jarraipen Batzordeak iradokizun edo aholku berriak onartu ahala, jardunbide egokien inguruko gida horretan sartuko dira.

Iradokizun edo aholku berri horiek ez dute xede epaitegiek Zuzenbidearen aplikazioari dagokionez egiten duten interpretazio-lana ordezkatzea, baizik eta operadore juridikoentzat tresna bat izatea, arestian ezan bezala, kalte pertsonalen ondoriozko kalte-ordainak eskatzeko prozeduretan lankidetza, fede ona eta gardentasuna sustatzea, oro har.

Gida honetan jasotako iradokizun edo aholkuek parte-hartze prozesu baten emaitza izatearen babesa dute, nahasitako sektore guztietako ordezkariek hartu baitute parte.

Hala, CCSak ere parte hartu du Gidaren sorreran, Gida babesten du, beraz, erakunde publikoak.

Horregatik, bere webgunearen bidez kanpoan zabaltzeaz gainera, barruan ere hedatu du CCSak Gida hau, modu aktiboan eta gogoz, kalte-ordainak eskatzeko izapideetan nahasitako bere antolaketa-unitateek iradokizun edo aholku horiek aplika ditzaten erantzukizun zibileko nahitaezko aseguruaren gaineko euren jardueraren ondoriozko kalte-ordainen eguneroko kudeaketan.

Beraz, aholku multzo hori aintzat hartzeko konpromisoa hartzen du CCSak, bai nahitaezko aseguru horren Berme Funtsaren bere funtzioetan, bai eta aseguru-merkatuak aseguratu nahi ez dituen ibilgailuen, eta euren borondatez aseguru hori gure erakundearekin egiten duten erakunde publikoen ibilgailuen erantzukizun zibilaren aseguratzaile funtzioetan ere.

Autoen Barekoa aplikatzeko Jardunbide Egokien Gida

Trafiko-ezbeharren biktimen eskubideak babesteko eta bide-segurtasunarekin lotutako beste gai batzuei buruzko Lankidetzarako Esparru-protokoloa