Antecedentes históricos

Aurrekari historikoak

1941. urtean, Matxinada Arriskuen Konpentsazio Partzuergoa sortu zen, behin-behinean, Espainiako aseguru merkatuari Gerra Zibilak (1936-1939) eragindako kalteei erantzuten laguntzeko tresna gisa.

Irudi dekoratiboa. AKParen egoitza nagusiko sarrerako atea.

Aldi batean beste hondamendi handi batzuetarako ere balio izan zuen ekimen horrek: 1941eko otsailean Santanderren izandako suterako; Canfranc-eko 1944ko apirileko suterako; Ferroleko 1944ko maiatzeko suterako; Marinako (Cadiz) meategietako 1947ko abuztuko leherketarako; Alcala de Henares-eko 1948ko iraileko bolborategiaren leherketarako. 1954tik aurrera, behin betikoa izan zen ekimena, eta etorkizunera begirako proiekzioa hartu zuen; hala sortu zen gaur egungo Consorcio de Compensación de Seguros (CCS).

Harrez geroztik, ezohiko arriskuen estaldurarekin estuki lotuta egon da Consorcio-a, hondamendiek eragindako galeren kalte-ordain sistemaren elementu zentral hau munduan bakarra den berezitasuna delarik.

Bere ibilbide historikoan, halaber, berme-funts eta izaera subsidiarioa duten beste funtzio sorta bat hartu du bere gain, alegia: esportaziorako kreditu-asegurua, nekazaritza aseguru konbinatua, ibilgailuen erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua, bidaiarien nahitaezko asegurua, ehiztarien nahitaezko asegurua eta arrisku nuklearren erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua.

1998. urtetik aurrera, ingurumen arriskuen arlora ere zabaldu du jarduera, eta Ingurumen Arriskuen Espainiako Partzuergoaren parte izan da. Azkenik, azaroaren 22ko 44/2002 Legeak xedatuta, Aseguru Entitateen Likidazio Batzordeak betetzen zituen funtzioak hartu ditu bere gain Consorcio-ak.

Eduki publikatzailea

Informazio interesgarria

Sede Central

Egoitza Nagusia

Imagen de Ubicación

Paseo de la Castellana, 32 28046 - Madrid

Imagen de Teléfono

91 339 55 00

91 339 55 55

Imagen de Contactoccs@consorseguros.es