Consorcio de Compensación de Seguros-ek (aurrerantzean CCS) bere webguneak eskuragarri jartzeko konpromisoa hartu du sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen eskuragarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin (aurrerantzean 112/2018 Errege Dekretua) bat etorriz.
Eskuragarritasun aitorpen hau webgune honi aplikatuko zaio: www.consorseguros.es
Betetze maila
Webgune hau 1112/2018 Errege Dekretuarekin partzialki dator bat, salbuespenak eta jarraian adierazten diren alderdien inguruko adostasun ezak direla eta.
Eskuraezinak diren edukiak
Jarraian adierazten diren edukiok eskuraezinak dira, ondorengo arrazoi hauengatik:
a) 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik.
Irudietan testuaren ikusgarritasunean akats espezifikoak egon daitezke, testuaren kontrasteak irudietan, orriaren gai nagusia identifikatzea zailtzen duen goiburuen egitura hierarkikoa, testua esanguratsurik ez duten estekak edo etiketa osatugabeak edo okerrak dituztenak. Haren ebazpenean ari gara lanean.
b) Gehiegizko karga.
Ez dagokio.
c) Edukia ez da sartzen legeria aplikagarriaren eremuan.
Baliteke aipaturiko errege-dekretua indarrean sartu zen eguna baino lehen, alegia 2018ko irailaren 20a baino lehen sortutako eskuragarritasun eskakizun guztiak betetzen ez dituzten PDF edo beste formatu batzuetan argitaratutako fitxategi ofimatikoak egotea
Eskuragarritasun aitorpen honen prestaketa
Aitorpen hau 2024ko martxoaren 26an prestatu zen.
Aitorpena prestatzeko erabili den metodoa CCSk kanpoko baliabideekin eskatuta egindako autoebaluazioa izan da.
Aitorpenaren azken berrikuspena 2024ko martxoaren 26an egin da.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Eskuragarritasun-betekizunei buruzko jakinarazpen ezberdinak egin ditzakezu (irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua), adibidez:
- Webgune honek egin dezakeen edozein ez-betetzeren berri eman.
- Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk transmititu.
- Webgunearen eskuragarritasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egin.
Jakinarazpen horiek bide hauen bidez egin daitezke:
- Posta elektronikoz:estudiosrrii@consorseguros.es
- Telefonoz:91 339 55 00 / 91 339 55 55
Honako hauek ere aurkez ditzakezu:
- 112/2018 EDaren eskakizunen betetzeari buruzko kexa bat.
- Honako hauei buruzko informazio eskuragarriaren eskaera:
- 1112/2018 Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera.
- Eskuragarritasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiak, neurriz kanpoko lan-karga ezartzeagatik.
Informazio eskuragarria eskatzerkoan, argi eta garbi zehaztu behar dira eskaera arrazoizkoa eta legitimoa dela egiaztatzea ahalbidetzen duten egitateak, arrazoiak eta eskaera bera.
Komunikazioak, kexak eta informazio eskuragarriaren eskaerak CCSaren Azterlan eta Nazioarteko Harremanen Zuzendariordetzak jaso eta tratatuko ditu, webgune honetako edukien unitate arduradun gisa.
Aplikatzeko prozedura
Informazio eskuragarriaren inguruko eskaera edo kexa bat egin ondoren eskaera hori ezetsi bada, hartutako erabakiarekin ados ez badago, edo erantzunak 12.5 artikuluan jasotako eskakizunak betetzen ez baditu, erreklamazio bat hasi ahal izango du interesdunak. Era berean, erreklamazioa hasi ahal izango da hogei egun balioduneko epea igaro eta erantzunik jaso ez bada.
Erreklamazioa Ekonomia Enpresa eta Merkataritza Ministerioaren egoitza elektronikoaren instantzia orokorraren, bidez aurkez daiteke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeren bidez ere.
CCSaren Idazkaritza Nagusiak jaso eta tratatuko ditu erreklamazioak.
Aukerako edukia
2024ko urtarrilaren 24an,www.consorseguros.es webgunearen bertsio berri bat argitaratu zen, erabilgarritasunari eta irisgarritasunari bideratutako konpromisoarekin.
Bertsio berri honen eraikuntzan, aurreko irisgarritasun-txostenak abiapuntu eta hobekuntza-puntutzat hartu dira arlo honetan.
Testuinguru honetan, honako orientazio honekin lan egin dugu:
- Irisgarritasun hobetua: Webgune hau erabiltzaile oro erraz iritsi eta nabigatzeko aukera izan dezan neurriak ezarri dira, edozein adina edo ezintasuna edozein dela ere.
- Egokigarritasuna eta argitasuna: webgunearen diseinua hobetu egin da pantailaren hainbat bereizmen egokitzeko eta edukiak aurkezpen bisualetatik bereizteko.
- Nabigazio intuitiboabai estekek eta baita irudiek deskribapen argiak dituzte erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta nabigazioa errazteko asmoz.
- Irisgarritasun-arauak: W3Cren irisgarritasun-irizpideak betetzeko ahalegina egin da eta baita AA estandar bikoitzekiko konpromisoa mantentzeko.
Gunea erabiltzaileek erabiltzen dituzten teknologiekin bateragarria da, internet sareko nabigatzaile mota eta bertsio ezberdinokin (Internet Explorer, Google Chrome, Firefox, Safari, Edge) besteak beste.
Eskuragarritasunaren azken berrikuspen-data (webgune baten eskuragarritasunaren azterketa sakona): 2024ko martxoa.