Erreklamazioaren datuak eta arrazoiak. Balioztatzea egin ondoren, erreklamatzailearen identifikazio-datuak agertuko dira pantailan ("Erreklamatzailearen datuak"), prozedura honetan alda ezin daitezkeenak; hortaz, Internet bidez jarduteko erabil daitezkeen hiru aukeretako bat hautatu behar da: erreklamatzaile, tutore edo ordezkari aukeren artean. Tutorea edo ordezkaria aukeratu ondoren, horren identifikazioaren inguruko hainbat eremu agertuko dira inprimakian, eta bere identifikazio-datuez gainera, helbide datuak ere sartu beharko ditu. Lan hori errazteko eta datuak baliodunak direla ziurtatzeko, hainbat laguntzaile jarri dira erabiltzailearen zerbitzura, EINen informazioetan oinarritutako lokalizazio datuak aukeratzen laguntzeko. Galdera markarekin identifikatutako botoien bidez sar daiteke laguntzaile bakoitzean. Erabilgarri dauden laguntzaileak: Probintziak, Herriak, Kaleak, Kale motak eta Posta kodeak.
Tutoreak edo ordezkariak interesdunak sinatutako idatzi bat aurkeztu behar dute, erreklamazioa horren izenean egiteko baimena ematen diena. Idatzi hori ondorengo Dokumentuak erantsi ataleko jarraibideen arabera erantsiko da.
Erreklamazioan informazio gehigarria erantsi nahi bada, Arrazoiak eremuan kabitzen ez dena, "Dokumentuak erantsi" aukera erabili ahalko da eta, horren bitartez, nahi diren fitxategiak erantsi irekitzen den leihoan (erreklamatzailearen baimena barne, tutore edo legezko ordezkari gisa jarduten bada).
Erreklamazioari beste dokumentu bat eransteko, sakatu Aztertu botoia, erantsi nahi den fitxategia aukeratu eta, ondoren, Fitxategia erantsi sakatu. Prozesuan ez bada akatsik gertatzen, erantsitako fitxategien zerrendan agertuko da dokumentua.
Erantsitako dokumentuak fitxategiaren izenaren gainean sakatuta ikus daitezke, deskargatu eta zuzenak direla ikusteko, edo Ezabatu estekan sakatuta ezabatu.
Dokumentu bat behar bezala eransteko baldintzak:
- Erreklamatzaile gisa sartu. Bere helbide elektronikoa eta erreklamazioaren Arrazoiak sartu beharko ditu zuzenean (beheko koadroa).
- Tutore edo ordezkari gisa sartu. Hainbat arrazoirengatik, baliteke erreklamatzailea tutore edo legezko ordezkari batek ordezkatu beharra. Horretarako, kasu hori adierazteko eta pertsona horren datuak sartzeko aukera dago. Horietako bat bakarrik aukera daiteke (edo tutorea edo ordezkaria); inola ere ez biak batera:
- Dokumentuak erantsi
- Ez da izango 2MB-tik gorakoa
- Luzapen hauetakoren bat edukiko du: DOC, PDF, XLS, JPEG, JPG, PNG, XML, PPT, GIF, BMP, TXT
Erreklamazioa ikuskatu. Datuak sartu ondoren, eta, hala badagokio, dokumentuak erantsi ondoren, Onartu botoia sakatu, eta sistemak "Erreklamazioa ikuskatu" pantaila erakutsiko dizu; bertan, betetako eremu guztiak eta erantsitako dokumentuak zuzenak direla egiaztatu beharko du erreklamatzaileak, eta "Erreklamazioa erregistratu", edo "Datuak zuzendu" aukeren artean hautatu ahal izango du.
Erreklamazioa, erregistratuta. Erreklamazioa erregistratu botoia sakatuta, izapidetze prozesua amaitu eta Erreklamazioa, erregistratuta dioen pantailan mezu bat agertuko da, erreklamazioaren erregistroa zuzen egin dela adieraziz, horri dagokion zenbakiarekin eta horri buruzko datu eta dokumentuekin. Sistemak automatikoki bidaltzen dio identifikazio-zenbakia, posta elektroniko bidez, erreklamazioa egin duenari, eta erreferentzia gisa erabiliko da erreklamazio horren inguruko edozein intzidentziatan. Ondoren, Erreklamazio egiaztagiri ofiziala inprimatu edo Irten aukerak eskaintzen dira.