Riesgos Medioambientales

Ingurumen arriskuak

1998ko urtarrilaren lehen egunetik Consorcioa Espainiako Ingurumen Arriskuen Poolaren partaide da. Pool hau 1994ean hasitako Interes ekonomikoko elkartea bat da. Pool honek halabeharrez gertatuak behar duten kutsadurak eragindako kalte-galeren estaldura eskaintzen du koerreaseguru erregimenean.

Consorcioak pool honetan azken hamar urteetan izan duen partaidetza eta gehieneko atxikipena honakoa izan da:

Consorcioa Poolean
       URTEA              AHALMEN OSOAREKIKO       
PARTAIDETZA %KOTAN   
     ATXIKIPENA      
2016 5,67% 1.140.000 €
2017 5,67% 1.140.000 €
2018 5,67% 1.140.000 €
2019 5,67% 1.140.000 €
2020 5,67% 1.140.000 €
2021 5,67% 1.140.000 €
2022 5,67% 1.140.000 €
2023 5,67% 1.140.000 €
2024 5,67% 1.140.000 €
2025 5,67% 1.140.000 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2024ko ekitaldian estaldura horiei zegozkien primak 0,31 milioi eurokoak izan ziren, eta ordaindutako prestazioak eta gastuak berriz 0,01 milioi eurokoak.

Espainiako Ingurumen Arriskuen Poolak berariazko aseguruak eskaintzen ditu ingurumen-erantzukizunari irtenbidea emateko, honako moduan: 1) natura-baliabideei eragiten zaizkien ustekabeko kalteak lehengoratuz; 2) aseguratuaren defentsa-gastuak estaliz, erreklamazio bermatuen bidez; 3) fidantza judizialen balizko prestazioak emanez, eta 4) prebentzio-neurrien kostuaren estaldura bermatuz, ingurumen-kaltearen berehalako arrisku-egoera gertatzen den ehinean. Osagarri gisa, kontratu beraren barruan, gainontzekoei kutsaduragatik eragindako kalteengatiko erantzukizun zibilaren estaldura eskaintzen zaie.

Ingurumen Kalteak Konpentsatzeko Funtsa (FCDM)

Ingurumen Kalteen Konpentsazio Funtsa Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legetik sortu zen. Kutsatzen duenak ordaintzen duenaren printzipioari edukia emateko tresnetako bat da, dagozkion zehapen administratiboak edo penalak alde batera utzita, eragindako kaltearen konponketa lortuz.

Lege horren 33. Artikuluak, zehazki, ingurumen-kalteak konpontzeko administrazio-araubide berri bat aurrikusten du. Horren arabera, ingurumenari kalteak eragin diezazkioketen jarduera ekonomiko edo profesional jakin batzuk egiten dituzten operadoreek nahitaezko finantza bermatu beharko dute, garatu nahi duten jarduerari dagokion ingurumen-erantzukizunari aurre egin ahal izateko. Berme horren eraketa gaiaren arabera eskumena duen agintaritzari jakinarazi beharko zaio.

Berme finantzarioko hiru modalitate aurrikusten dira:

  1. Espainian jarduteko baimena duen aseguru-erakunde batekin aseguru-poliza bat sinatzea.
  2. Espainian jarduteko baimena duen finantza-erakunderen batek emandako abala lortzea.
  3. Erreserba tekniko bat eratzea barne-funts gisa, sektore publikoak babestutako finantza-inbertsioetan gauzatua.

Aipatutako bermea eratzeko aipatutako modalitateen artean, operadoreek aseguru-poliza bat izenpetu ahal izango dute. Poliza horren osagarri, urriaren 23ko 26/2007 Legearen 33. artikuluaren arabera, ekarpen bat egin beharko zaio FCDMari. Poliza horren helburua, finantza-bermearen beste modalitate batzuen aldean, ingurumen-arriskuengatiko estaldura zabaltzea da, operadorearen jarduera eteten denean, eta poliza indarrean dagoen bitartean sortutako kalteetara zabalduko da, geroratuta agertzen edo erreklamatzen badira, kaltea sortzen duen jarduera amaitzen denetik 30 urteko mugarekin. Horrela, aseguru-etxe arruntaren polizak estaldura emango dio operadoreak jarduera utzi ondorengo 3 urteetan ingurumen-kaltea konpontzeari, eta Funtsak, berriz, une horretatik aurrera eta gehienez ere 27 urte gehiago luzatuko du polizaren estaldura, operadorea aseguru-poliza batekin estalita egon den urte bakoitzeko urtebete.

Ingurumen-erantzukizuna, eta beraz, FCDMren estaldura, autonomia-erkidego bakoitzeko legerian jaso daitezkeen berezitasunei kalterik egin gabe, honako ingurumen-kalte hauetara hedatzen da:

  1. Basoko espezieei, florari eta faunari eta lehorreko eta uretako habitatei eragindakoak.
  2. Azaleko edo lurpeko urei eragindakoak, egoera ekologiko, kimiko edo kuantitatiboan, eta itsas urei eragindako kalteak.
  3. Itsasertzean eta itsasadarretan sortutakoak.
  4. Lurzoruari eta lurpeari eragiten diotenak.

Ez dira estaltzen ez aireari egindako kalteak, ez pertsonei edo ondasunei egindakoak.

Nolanahi ere, ingurumen-erantzukizuna ezin da eskatu honako hauek eragindako kalteen aurrean: (i) gatazka armatuak, etsaitasuna edo matxinada; (ii) salbuespenezko fenomeno naturala; eta (iii) istripu nuklearrak.

FCDMaren ezaugarriei buruzko ezagutza orokorra zabaltzeko asmoz, ezaugarri horiek, besteak beste, honako puntu hauetan zehaztu daitezke:

  • 26/2007 Legearen 33. artikuluaren arabera, Consorcioak FCDMren administratzaile eta kudeatzaile huts gisa jarduten du, eta bere baliabideak egiten dituen gainerako jarduerekiko finantza- eta kontabilitate independenteak dira. Era horretan, Consorcioak ez du inolako ordainketarik jasan beharko bere beste jarduera baten ondarearen kargurako ingurumen-kalteei dagokienez.

  • Ingurumen-arloko kalteak eragin ditzaketen jarduerak dituzten legedian definitutako operadoreek egindako ekarpenetatik elikatzen da FCDMa. Ekarpen horiek aseguru-entitateek igorriko dituzte, nahitaezko finantza-bermearen estalduragatik aseguratuei aplikatzen dizkieten merkataritza-primekin batera. Nolanahi ere, FCDMaren baliabideen onuradunak eta hartzaileak operadoreak baino ez dira.

FCDMrako ekarpena Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko urriaren 31ko Ebazpenean ezarri zen, ingurumen-erantzukizunagatiko nahitaezko finantza-bermeari dagokion merkataritza-primaren zenbatekoaren % 8ko tasan.

  • FCDMren jarduerak ez du aseguru-izaerarik zentzu hertsian, funtsaren erantzukizuna bertan eratutako zenbatekora mugatzen baita.

  • FCDMren derrigorrezko finantza-bermea 20 milioi eurora mugatzen da ekitaldi bakoitzeko (ingurumen-kaltea), eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak frankizia bat ezartzeko aukera aurreikusten da; orain arte ez da aukera hori aurreikusi.

  • Beste berme-modalitate batzuen aurrean (abala eta erreserba teknikoa), aseguru-poliza bat sinatzeak esan nahi du ingurumen-kalteen konponketaren estaldura zabaltzea, FCDMren bidez, jarduera amaitzeagatik poliza arruntaren estaldura eten zenetik lehen 3 ekitaldietan agertzen edo erreklamatzen diren kalteetatik harago.

Funtsaren indarraldia urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduak mugatzen du. Agindu horren arabera, 2018ko urriaren 31 izango da jarduera hasteko data 1. lehentasuneko operadoreentzat, eta urtebete geroago 2. lehentasuneko operadoreentzat. Era berean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduak 2021eko urriaren 16a ezartzen du 3. lehentasuneko operadoreentzat, eskortako hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboko jarduerak izan ezik, horien hasiera 2022ko urriaren 16an ezartzen baita.

Lehentasunen arteko sailkapena ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduan jasotzen da.

INGURUMEN KALTEAK KONPENTSATZEKO FUNTSAREN ESTALDURA DUTEN ASEGURU POLIZETAN SARTZEKO KLAUSULA PROPOSAMENA

Ingurumen-erantzukizunagatiko finantza-bermeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren webgunera.