Datos de los Seguros Agrarios Combinados

Nekazaritzako aseguru konbinatuen datuak

Koaseguruaren funtzioa:

Consorcioak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen (NAK) koaseguruan duen partaidetza 1985eko Planean hasi zen 39,68ko portzentajearekin, eta balio hori igo egin zen hurrengo ekitaldietan, 1987ko Planean ehuneko 49,65era iristeraino.

Plan horretatik aurrera, partaidetza jaisten joan zen pixkanaka; 1994ko Planean ehuneko 12,5era iritsi zen, eta ehuneko horri eutsi zitzaion 2006ra arte, urte horretan berriro ere ehuneko 10era jaitsi baitzen, eta gaur egun ere balio horri eusten zaio.

Gráfico que indica el tanto por ciento de participación del Consorcio de Compensación de Seguros en los Seguros Agrarios Combinados desde 1980 hasta 2023. Abre en ventana nueva.

Berraseguruaren funtzioa

Consorcioak jasotako berraseguru-primek, zuzeneko aseguruari lotuta daudenek, progresio iraunkorra izan dute 1980tik (lehen aseguru-plana) 2005era arte (azken horretan lortu zen gehienekoa). Ekitaldi horretatik aurrera, murriztu egin ziren berraseguru-tasak (ehuneko hainbeste), eta murriztu egin ziren Consorcioaren primengatiko diru-sarrerak. Hala ere, 2016tik aurrera gora egin du zenbatekoak, zuzeneko aseguruaren hazkundearekin lotuta.

Gráfico de la evolución de las primas de reaseguro percibidas por el Consorcio desde 1980 hasta 2022. Abre en ventana nueva.

Honako grafiko honetan jaso da Consorcioaren gehiegizko ezbehar-tasaren kalte-ordainen eta berraseguru-primen bilakaera historikoa:

Gráfico sobre la evolución de las primas de reaseguro y de las indemnizaciones del reaseguro del Consorcio al SAC. Abre en ventana nueva.

Kontuan izan 1992, 1995, 1999, 2005, 2012, 2017, 2018, 2021 eta 2022ko ekitaldietan izugarri igo zirela gehiegizko ezbehar-kopuruengatik egindako ordainketak, lehorte-ezbehar orokortuekin batera, 2018an eta 2022an izan ezik; bi horietan harria eta izotza izan baitziren, hurrenez hurren, Sistemak aurre egin beharreko klima-errealitate berriaren ildotik.

Serie osoko ezbehar-tasa handiena 2012ko ekitaldiari egokitu zitzaion, 188 milioi euro konpentsatu baitziren. Hala ere, kalkuluen arabera, 2023ko ekitaldian nabarmen gaindituko da kopuru hori.