Funciones del Consorcio en Seguros Agrarios Combinados

Consorcioren funtzioak Nekazaritza Aseguru Konbinatuei dagokienez

Consorcioren Legezko Estatutuaren 10. artikuluak zehazten ditu Consorciok arlo honetan dituen funtzioak, ondorengo hauek, alegia:

  • Berraseguratzailea: berraseguru baten bitartez, gehiegizko ezbeharren zatirik handiena konpentsatzen du ezbehar gehiegiko ekitaldietan. Berraseguru kontratuaren baldintzak urtero ezartzen dira, urteko planaren garapen gisa, Ministro agindua.
  • Koaseguratzailea: koaseguru koadroan parte hartzen du, edozein koaseguru-etxek bezala nekazaritza aseguruen sistemaren arriskuaren parte bat bere gain hartuta. Gaur egun koadroaren %10 dauka bere gain.
  • Ezbeharren peritazioen kontrola: peritazio prozesua arauekin bat etorriz egiten dela konprobatzen du.
  • Basoetako suteetako kalte pertsonalak estaltzen ditu.