Ez bazaude ados peritazioaren emaitzarekin, zure desadostasuna bideratzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizu araudiak:
Kontraesaneko peritazio prozedura bati ekitea (Aseguru Kontratuaren uriaren 8ko 50/1980 Legearen 38. artikuluak nekazaritza aseguruen baldintza orokorretan zehaztutako espezifikazioekin eta dagokion peritazio arau orokorrean xedatu bezala).
Agroseguroren erreklamazio zerbitzura jo behar da. Zerbitzu horretan, aseguratuaren kexei ere egingo diete kasu.
Gutxitan erabiltzen den beste aukera bat da ENESAren ekitate arbitrajera jotzea, aldeek hala adosten badute.
CCSak ez du peritazioren inguruko desadostasunik ebazten.