Seguros Nucleares

Aseguru nuklearrak

Lege Estatutuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, Consorcioak bere gain har ditzake istripu nuklearraren ondoriozko erantzukizun zibileko arriskuak, zenbait kasutan.

Consorcioak legezko gaikuntza du Espainian gertatutako istripu nuklearraren ondoriozko erantzukizun zibileko arriskuaren estaldura bere gain hartzeko, aseguru-erakunde guztiak arauan aurreikusitako erantzukizunaren gutxieneko mugara iristen ez direnean, bai eta berraseguru-araubidean jarduteko ere, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak zehaztutako moduan eta zenbatekoan.