Fichero Informativo de Vehículos Asegurados (FIVA)

Ibilgailu Aseguratuen Fitxategi Informatiboa (FIVA)

FIVAren helburuak

Ibilgailuen Erantzun Zibileko Nahitaezko Aseguruaren esparruan, Consorciori dagokio Ibilgailu Aseguratuen Fitxategi Informatiboa (FIVA) kudeatzea, helburu bikoitzarekin:

  • Beharrezko informazioa ematea, zirkulazio istripu batean nahastutako pertsonek lehenbailehen jakin dezaten zein den istripuan nahasitako ibilgailuen erantzukizun zibila estaltzen duen aseguru erakundea.
  • Ohiko aparkalekua Espainian duten motorezko ibilgailuen jabe orok, nahitaezko aseguruen esparruan eta horrek ezarritako mugekin, gidariaren erantzukizun zibila estaltzen duen aseguru kontratu bat indarrean edukitzeko duen obligazioaren kontrola erraztea. Kontrol hori CCSaren eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzari esker egiten da; izan ere, elkarri laga diezazkiote euren fitxategi automatizatuetako datuak, espreski lagapen hori aurreikusten badute.

FIVAren inguruko xedapenak ("Aseguru-erakundeen informazio ematea", "Eskaera eredua" eta "Kontsulta elektronikorako prozedura").

Ondorengo hauei lagako zaizkie datuak

  • Zirkulazio istripuetan nahasitako pertsonei (istripuen ondorioz kalte pertsonalak edo euren ondasunetan kalteak izan dituzten pertsonei).
  • Barne Ministerioari (Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ibilgailuak aseguratzeko obligazioa kontrola dezan).
  • Ministerio Fiskalari, epaileei eta auzitegiei.
  • OFESAUTO-RI
  • Kalte-ordainak eman behar dituzten Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideetako erakundeei.
  • Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideetako informazio erakundeei.
  • Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideetako berme funtsei.
  • Aseguruen Konpentsazio Partzuergoarekin eta aseguru erakundeekin zirkulazio istripuetako kaltetuei laguntzeko hitzarmenak sinatzen dituzten osasun zentroei eta larrialdi zerbitzuei.

Informazioa eskatzeko prozedurak

  • ESKUZKOA: Informazioa prozedura honen bidez eskatzeko, ezarritako eredua aurkeztu behar da, bertako atal guztiak bertan adierazi bezala beteta eta ondoren adierazitako dokumentuak erantsita:
  • Kalteen partearen edo adiskidetasunezko istripu-adierazpenaren kopia.
  • Eskaera egiten duenak pertsona fisiko edo juridiko baten izenean badihardu, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

    Eskaera Consorcioren bulegoetan aurkez daiteke, edo faxez (913395514) edo posta elektronikoz bidali (ccsprod@consorseguros.es), eskatutako dokumentazioarekin batera. Ez da telefono bidezko kontsultarik onartuko.

  • ELEKTRONIKOA: Ondorengo hauek bakarrik egin dezakete: A) FIVAk emandako datuen inguruko gutxieneko fidagarritasun estandarrak betetzen dituzten aseguru erakundeek (01/02/27ko ebazpenaren 3. eranskina). B) CCSarekin eta aseguru erakundeekin zirkulazio istripuetako kaltetuei laguntzeko hitzarmenak sinatzen dituzten osasun zentroek eta larrialdi zerbitzuek (CASi atxikitako zentroentzako sarbide eskaera eta CASi atxiki gabeko zentroentzako sarbide eskaera).

Prozedura bereziak eta beste aseguru erakundeentzako beste dokumentu lagungarriak

Horietan sartzeko, TIREAren Interneteko orria kontsultatu behar da. Estekak beste leiho batera eramango zaitu, FIVAren Datuak Prozesatzeko Zentrora, eta ondorengo dokumentu hauek daude bertan:

  • FIVAn K motako matrikulak eguneratzeko prozedura (2002ko otsailaren 14a).
  • Laguntza teknikoa 2001eko otsailaren 27ko ebazpenean araututako eszepzio prozedura erabiltzeko (I. eranskina, 1.6 atala).
  • FIVA Zerbitzuan aseguru erakundeei arreta eta laguntza emateko prozedura, 2000ko urriaren 27koa.
  • FIVAren erroreak azterketaren txostena. Ibilgailuen Aseguruen Batzorde Teknikoaren (UNESPA) 21/00 Zirkularra, 2000ko abenduren 7koa.
  • Erroreak zuzentzeko prozedura eta Zorroa jakinarazteko prozedura, 1997ko maiatzaren 13ko Zirkularra.

"Altako erregistroen" gaineko datuak eta FIVA-ko kontsulta-erabakia.