Kontsulta Internet bidez egiten da, ondoren adierazitako web orrietatik:
- CAS sistemari atxikitako zentroek ondorengo helbide honetatik: https://cas.tirea.es
- CAS sistemari atxiki gabeko zentroek ondorengo helbide honetatik: www.consorseguros.es, eta horren barruan, OSASUN ZENTROAK izeneko eremu mugaturako esteka aukeratuko dute.
Ezinbestekoa da sarbidea eskaera-eredua bidalita eskatzea, Sarbidea eskatzeko eredua atalean adierazi bezala.
Kontsulta egiteko nahitaezko datuak:
- Ezbeharraren data: eguna, hilabetea eta urtea.
- Ibilgailuaren matrikula: zirkulazio istripua eragin duen ibilgailuaren matrikula, aseguratzearen inguruko informazioa jaso beharrekoa, osasun zentroak ibilgailu horren aseguru erakundeari asistentziaren gastuen erreklamazioa egin ahal izateko edo, asegururik ez badu, CCSari.
Matrikula gidoi edo zuriunerik gabe sartu behar da, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak baimendutako matrikula-formaturen bat eduki behar du. Bestela, sistemak ezin izango du kontsulta egin, eta ondorengo mezu honekin erantzungo du: Matrikularen formatua okerra da.
- Osasun Zentroaren espedientearen/lesionatuaren erreferentzia: zirkulazio istripu baten ondorioz lesionatutako pertsona baten espedientea izapidetzea da osasun zentroak eta larrialdi zerbitzuak legezko eskakizuna; beraz, ezinbestekoa da hori identifikatzea, zentroak emandako kodearen bitartez edo osasun laguntza jaso duen pertsonaren izen-abizenen bitartez.
Bi kontsulta mota egin daitezke:
-
Pantailan: aukera hau eginez gero, erantzun automatikoa jasoko da sarean (on-line), kontsultarako datuekin eta ezbeharraren egunean istripua eragin zuen ibilgailua aseguratuta zuen erakundearen datuekin; konpainia horrek duen Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren kodea, sozietatearen izena eta helbidea ere agertuko dira.
Ezbeharraren egunean matrikula bat erakunde batean baino gehiagotan aseguratuta agertzen bada, FIVAri matrikula horri buruzko informazioa eman dioten aseguru-etxeen datuak edukiko ditu erantzunak. Ez badago kontsultatutako matrikula horri buruzko informazioa eman duen erakunderik, ondorego mezu hau agertuko da: "EZ DA AURKITU KONTSULTA HORRI BURUZKO DATURIK".
Erantzunean emandako informazioa kontsultaren unean fitxategiak duena da. Egun batzuk geroago kontsulta bera egiten bada eta aseguru erakundeak fitxategiaren datuak eguneratu baditu, erantzuna desberdina izan daiteke.
-
Pantailan eta CCSak ziurtagiria eginda: osasun zentroak instantziaren batean aurkeztu behar badu (Zaintza eta Arbitraje Azpibatzordean, instantzia administratibo edo judizial batean), aipatutako horietakoren bat hautatu beharko du pantailako erantzuna ez ezik paperean inprimatutako ziurtagiria ere jasotzeko.
Ziurtagiri hori CCSaren Zerbitzu Zentraletan inprimatzen da, eta posta arrunt bidez bidaltzen, aukeratutako helbidera (zentroaren solaskidearen edo eskaera egin duenaren helbidera). Prozedura-zenbaki eremua bide administratiboan edo judizialean izapidetze bidean dauden gaietan bakarrik bete behar da.