FIVAn sartzeko eskaera-eredua
FIVAn sartzeko eskaera-ereduen deskargatzea.
BI KASUETAN (A eta B ereduak) EZINBESTEKOA DA ESKAERA-EREDUAREKIN BATERA ATXIKITZE PROTOKOLOA BEHAR BEZALA SINATUTA ETA ZIGILATUTA BIDALTZEA (inprimaki bakoitzean dago)
Sartzeko bi prozedura daude:
-
CASI-I ATXIKITAKO OSASUN ZENTRO ETA LARRIALDI ZERBITZUAK:
Zentro horiek CAS Zerbitzuaren web orritik sartuko dira https://cas.tirea.es, FIVAREN KONTSULTA izeneko aukera berri bat ezarri da bertan.
Erabiltzaileak altan daudenez, sarbidea aktibatzeko A eskaera-eredua bidali behar dute erabiltzaileek, posta elektronikoz, ccsprod@consorseguros.es helbidera, edo fax bidez 91 339 55 14 zenbakira, FIVAren kontsulta egin nahi duten erabiltzaileen izen-abizenak adierazita (gehienez ere hiru erabiltzaile osasun zentro edo larrialdi zerbitzu bakoitzeko) eta zentroaren atxikitze protokoloa ere bidalita (ereduan dago), zentroko ordezkariak sinatuta eta erakundeak zigilatuta.
Zentro horietarako, CASen solaskide izendatutako pertsona izango da solaskide ondorio hauetarako.
Sarbidearen aktibatzea berresteko, mezu elektroniko bat bidaliko da erabiltzaileak inprimakian adierazitako helbidera.
-
CASI-I ATXIKI GABEKO OSASUN ZENTRO ETA LARRIALDI ZERBITZUAK:
Zentro horiek Internet bidez sartuko dira sisteman, www.consorseguros.es helbidetik (OSASUN ZENTROAK-SISTEMARAKO SARBIDEA izeneko eremu mugatuaren estekan sakatuta) eta aldez aurretik erabiltzailearen ordenagailuan sarbidearen segurtasuna bermatzen duen softwarea instalatuta.
Oso garrantzitsua da kontuan hartzea FIVA kontsultatzeko softwarea instalatu behar dela erabiltzaile izango den pertsonaren ordenagailuan; pertsona hori arduratuko da kontsulta behar bezala egiteaz. Software hori ez duen ordenagailu batetik ezingo da FIVA kontsultatu.
Horretarako, zentro horiek FIVA kontsultatzeko sistemarako sarbidea eskatu beharko dute, B eskaera-eredua beteta eta posta elektronikoz ccsprod@consorseguros.es helbidera edo faxez 91 339 55 14 zenbakira bidalita, atxikitze protokoloarekin batera (ereduan dago), zentroko ordezkariak sinatuta eta erakundeak zigilatuta.
Eskaera-eredu horrek ondorengo datu hauek ditu:
- Osasun Zentroaren datuak (izena, helbidea, herria eta IFZ).
- Solaskidearen datuak: osasun zentroarekiko komunikazioa errazteko eta paperean eskatutako FIVA ziurtagiriak bidaltzeko, solaskide bat izendatuko da.
Solaskidea erabiltzaile ere izan daiteke, eta erabiltzaile kodea eta pasahitza emango zaizkio.
Erabiltzailearen datuak: solaskideak ez badu erabiltzaile izan nahi, beste pertsona bat izendatu beharko da.
- Sarbide-eskaera jaso ondoren, ondorengoak bidaliko zaizkio erabiltzaile izendatutako pertsonari, posta elektronikoz, eskaeran adierazitako helbidera: erabiltzaile kodea, softwarearen fitxategia eta hori instalatzeko jarraibideak, eta erantzukizunak onartzeko dokumentua.
Sinatu eta bide hauetakoren batetik bidali behar du erabiltzaileak dokumentu hori:
- Faxez: 91 339 55 14 zenbakira, "Produkzio Sailera.
- Posta arruntez, "CONSORCIO DE COMPENSACIÓN DE SEGUROS. PRODUKZIO SAILA", Castellana pasealekua, 32, 28046 Madril.
Hori jasotakoan, sistemarako sarbide segurua bermatzen duen pasahitza bidaliko dio erakundeak erabiltzaileari, posta elektronikoz.