Información general sobre el FIVA

FIVAri buruzko informazio orokorra

"Ibilgailu aseguratuen fitxategi informatiboa" (aurrerantzean, FIVA) 1996. urtetik dago abian; publikoa da eta CCSak kudeatzen du; legeek horri ematen diote zirkulazio istripu batean inplikatutako pertsonek istripuan inplikatutako ibilgailuen erantzukizun zibila estaltzen duen aseguru erakundearen ingurukoak lehenbailehen jakin ditzaten beharrezkoa den informazioa emateko eta aseguratzeko obligazioa kontrolatzeko gaitasuna.

Fitxategiak ohiko aparkalekua Espainian duten ibilgailuen datuak ditu, erantzukizun zibileko nahitaezko aseguru estaldura dutenena.

Ibilgailuen sektorean lan egiten duten aseguru etxeak behartuta daude FIVAri egunero, Fitxategiak Transferitzeko Sistemaren bitartez (EDITRAN sistema gaur egun) datu eguneratuak emateko, ibilgailu aseguratuen altak eta bajak bidaltzeko, matrikularekin eta markaren identifikazio-kodearekin identifikatuta, eta, alten kasuan, indarraldiaren hasiera eta indarreko aseguruaren amaiera eta kontratu mota adierazita eta, bajen kasuan, berriz, aseguruaren indarraldiaren amaiera.

Fitxategiko informazioak egiatasun presuntzioa edukiko du, informazio ondorioetarako, kontrakoa frogatzen ez den artean.

Legezko araudiarekin bat etorriz, orain arte, CCSak ezin zien laga FIVAko datuak laga erietxe edo osasun larrialdietako zentroei.

Erantzukizun zibilari eta motorezko ibilgailuen zirkulazio aseguruaren erantzukizun zibilaren inguruko legeak eguneratu dituzte oraintsu, eta hori dela-eta, CCSak arrakastaz eskatu du gai horren inguruko legeak aldatzeko; hala, oraintsu onartutako uztailaren 11ko 21/2007 Legeak ondorengo paragrafo hau gehitu dio motorezko ibilgailuen zirkulazioaren erantzukizun zibilaren eta aseguruaren Legearen Testu Bateginaren 25. artikuluaren 2. atalari:

CCSarekin eta zirkulazio istripuetan lesionatutakoei laguntzeko aseguru erakundeekin hitzarmenak sinatzen dituzten erietxe eta osasun larrialdietako zerbitzuek ere eskuratu ahalko dute informazio hori.