Eduki publikatzailea

Nola helaraz diezaioket informazioa Consorciori?

Nola helaraz diezaioket informazioa Consorciori?

Consorcioren web gunean on line edo telefonoz CATen bidez egindako kalte-ordain eskaeren kasuan, dokumentazioa Consorcioren perituari emango zaio, kalteak ikusteko bisita egiten duenean, eta ondorengo hau izango da:

  • kalteen konponketaren aurrekontu eta fakturak, eta polizaren eta kaltea izan den aldiko primaren ordainagiriaren bi ale (originala eta kopia), bi dokumentu horien kopia perituari eman ahal izateko, bai eta bankuko kontua (20 zenbakiak) duen banku ordainagiri edo dokumenturen bat ere, kalte-ordainak jasotzeko erabiliko denarena.
  • Perituari adierazitako dokumentazioa emateaz gainera, kaltetutako ondasunak perituaren eskura jarriko dira eta, ez balitz posible, argazkiak aterako dira, ondasunak erretiratu aurretik, eta fakturak ere gordeko dira, premiazko konponketaren bat egin behar izanez gero.

Kalte materialen kalte-ordainen eskaera ezin bada telefonoz edo webaren bitartez eskatu, idatziz eskatu ahalko da, Consorcioren Lurralde-Ordezkaritza idatzita, kalteak izan diren lekuaren arabera.

Telefono bidezko gure zentroak (900 222 665) emango dizu gure ordezkaritzen helbidea, eta Consorcioren web orrian ere kontsulta daiteke.

Kasu horietan, kalteak jakinarazteko orria zuzenean edo posta arruntez aurkeztu ahalko da Ordezkaritzan edo poliza kontratatu duen aseguru-etxearen bitartez, edo kontratazioan parte hartu duen agentearen edo artekariaren bitartez, baina ezingo da Consorciora faxez edo posta elektronikoz bidali.

Dokumentazio hau erantsi beharko zaio kalteak jakinarazteko orriari:

  • Aseguru-polizaren fotokopia: baldintza orokorrak eta partikularrak, bai eta eranskin edo osagarriak ere, halakorik balego.
  • Aseguruaren primaren ordainketaren fotokopia, kalteak gertatu zirenean asegurua indarrean zegoela adierazten duena.