Eduki publikatzailea

¿Me indemnizará el Consorcio por, Inhabitabilidad de la vivienda o pérdida de alquileres, Pérdida de producción, Pérdida de beneficios, Cesación de ventas, Daños consecuenciales, Cierre del negocio, Parada de líneas de montaje/fabricación?

Consorciok ordainduko al dit kalte-ordainik etxebizitzaren habitaezintasunagatik edo alokairua galdu izanagatik, ekoizpen-galtzeagatik, etekin-galtzeagatik, salmenta-eteteagatik, ondorio-kalteengatik, edo muntaketa/fabrikazio lineen eteteagatik?

Bai, baina baldintza jakin batzuekin; Consorciok kalte zuzenen ondorio diren ondasunen gaineko kalte zuzenak eta etekin-galtzea ordaintzen ditu. Consorciok kalte zuzenen ondoriozko etekin-galtzea estal dezan, beharrezkoa da ondorengoa:

  • Aseguratuak horrelako kalteen estaldura duen Consorcioren aldeko nahitaezko errekargua duen poliza arrunta kontratatu izatea.
  • Etekin-galtzea gertatu dela jotzen da subjektu aseguratuaren jarduera ekonomikoaren emaitza arruntak jarduera horren ekoizpen-prozesuen edo negozio-prozesuen etete, etenaldi edo murrizteagatik aldatu badira (adibidez, uholdeek elikagaien hozte-kameretan eragindako kalte zuzenen ondoriozko salmenta-eteteengatiko galera ekonomikoa).
  • Etekin-galtzearen kuantifikazioa, Consorciok ordaintzekoa den zatia, eta estaldura eta kalte-ordain aldiak poliza arruntean adierazitakoak izango dira.
  • Nolanahi ere, kontuan hartu behar da galera baloratzeko orduan Consorcio ez dagoela arrisku arruntak estaltzen dituen aseguru-etxeak egindako balorazioetara lotuta; aitzitik, independentea da horren balorazioa.
  • Beharrezkoa da etekin-galtzea polizan bertan edo beste batean aseguratutako ondasunek edukitako kalte zuzenen ondorio izatea.
  • Azkenik, ondasun aseguratuek aseguratuaren jabetzakoak izan behar dute, edo horren eskura egon behar dute. Beraz, etekin-galtzea ez da estalita egongo ondasunak aseguratua ez den pertsona fisiko edo juridiko baten eskura badaude edo horrenak badira, aparteko gertakariaren ondorioz hari ezin hornitu izanagatik.