Requisitos

Kalte-ordainak jasotzeko eskakizunak

Consorciok estalitako aparteko arriskuen ondoriozko fenomeno bategatik jasandako kalteengatik horren kalte-ordaina jasotzeko eskubidea edukitzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Aparteko arriskuen kontrako babesa nahitaez dago lotuta hainbat adarretako aseguru-poliza bat indarrean edukitzeari. Adar horietakoren batean aseguru-estaldura egiteak (edo horien modalitate konbinatuak) ondasun horiek estalita edukitzeko betebeharra dakar, eta gutxienez aseguratutako zenbatekoengatik, aparteko arriskuen kontra.
  2. Ondorengo adar hauek daukate sartuta aparteko arriskuen estaldura:
    • Kalteen aurkako aseguruetan: suteak eta gertaera naturalak, lehorreko ibilgailuak (ibilgailuari eragindako kalteak kasu guztietan, eta 2016ko uztailetik aurrera, ibilgailu motordunen erantzukizun zibila soilik estaltzen duten polizak eta, 2026ko otsailetik aurrera, ibilgailu pertsonal arinen erantzukizun zibileko nahitaezko aseguru-polizak), trenbide-ibilgailuak, ondasunei eragindako beste kalte batzuk (lapurreta, kristalen haustura, makinei, ekipo elektronikoei eta ordenagailuei eragindako kalteak), hainbat diru-galera eta aurrekoen modalitate konbinatuak.
    • Pertsonen aseguruetan: bizia eta ezbeharra, nahiz eta estaldura horiek beste aseguru baten osagarri gisa edo pentsio plan baten esparruan kontratatu.
  3. Primaren ordainketa. Consorciok aparteko arriskuengatiko kalteak ordain ditzan, aseguratuak egunean egon behar du arestian aipatutako adarretakoren bateko aseguru-polizaren ordainagiriaren ordainketan; bertan, CCSaren aldeko errekargu bat dago, eta espresuki agertu behar du ordainagiri horretan.
  4. Gabealdia. Consorcioren kalte-ordaina jasotzeko eskubidea edukiko da poliza egin den egunetik 7 egun igaro badira, edo horren ondoriok hasten direnetik, ondoren bada, egun horren aurretik interes aseguragarririk eza demostratzen bada izan ezik. Estaldura ez da etentzat joko eta, beraz, gabealdia ez da aplikatuko poliza berria aurrekoaren ondorioak legez eten aurretik egiten bada.

Gabealdiak gertakari naturaren ondorioko galera materialetan bakarrik aplikatzen da; kalte pertsonalak gabealditik kanpo geratzen dira, ezbeharraren kausa zeinahi dela ere, bai eta kalte materialak ere, giza borondatearen ondoriozko gertakariengatik izan badira.