Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoko zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko (aurrerantzean LSSI), jakinarazten dizugu CONSORCIO DE COMPENSACIÓN DE SEGUROS E.P.E. (IFK Q2826011E, telefonoa 91 339 55 00 eta helbidea, Paseo de la Castellana, 32, 28046, Madrid) http://www.consorseguros.es web orriaren titularra.
Webgunearen helburua eta erabilera baldintza orokorrak
CCSak Internet erabiltzaileen zerbitzura jarri du webgune hau, informazioa emateko helburuarekin.
Webgune honetako edukiak CCSaren jabetzakoak dira. Libreki eta doan kontsulta daitezke, baita dokumentuak deskargatu eta orriak kopiatu ere, iturria eta deskargaren edo kopiaren data aipatuz gero eta edukiak ez aldatu edo manipulatzeko baldintzarekin. Ez dago baimenduta, inolaz ere, hirugarrenek webguneko edozein eduki komertzializatzea, horren formatua edo banaketa-mota zeinahi dela ere.
Webgunean elektronikoki gordetako CCSaren argitalpenak libreki deskarga daitezke (ezin dira komertzializatu) eta CCSak editatutako argitalpenak dira, ondorio guztietarako, erabiltzaileak horien integritatea zainduz gero eta edukia edo itxura inolaz ere aldatzen ez baditu, betiere.
Webeko edukien testuek, legezko testuek barne, informatzea dute helburu, ez dute inolako balio juridikorik.
Hemen adierazitako baldintzak betetzearekin ados ez bazaude, ez erabili webgunea, mesedez.
Aldaketak egiteko ahalmena
Webaren titular den heinean, CCSak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu ahalko ditu baldintza hauek edukia hobetzeko eta erabiltzaileari zerbitzu hobea emateko, aldaketak webgunean argitaratuta, erabiltzaileek jakin ditzaten.
Jabetza intelektuala eta industriala
http://www.consorseguros.es-eko eduki guztiak, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak edo industrian eta merkataritzan erabil daitezkeen bestelako zeinuak bereziki, CCSaren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen mende daude, edo, hala badagokio, horien titular diren hirugarrenen eskubideen mende, webgune honetan sartzeko baimena eman baitute.
Webgune honetako edukiek dagokienez, ez da ulertuko, inolaz ere, lizentziarik ematen denik, eskubideei uko egiten zaienik edo horien transmisioa egiten denik -ez guztiz ez eta partzialki ere- jabetza intelektual eta industrialari dagokienez.
Kontsulta doakoa da bi zentzuetan, eta erabiltzaileek dokumentuak deskargatu eta orrien kopiak egin ditzakete, iturria eta deskargaren edo kopiaren data aipatuz gero eta edukia aldatu edo manipulatzen ez badute, betiere. Ez dago baimenduta, inolaz ere, hirugarrenek webguneko edozein eduki komertzializatzea, horren formatua edo banaketa-mota zeinahi dela ere.
http://www.consorseguros.es webguneko hasierako orrirako estekak/linkak ezartzea bakarrik baimentzen da. Berariaz debekatuta dago "deeplinking" teknikak edo horien parekoak erabiltzea. Webgune honen hiperestekak dituzten hirugarrenen atariek webgune osoan libreki sartzen eta nabigatzen utzi behar dute, inolako mugarik gabe, edukia edota itxura aldatu gabe. Hirugarrenek esteka horiek ezartzea ez da ulertu behar berariaz baimenduta bezala, eta ez dakar, inolaz ere, gure eta hirugarren horren artean inolako harremanik egoterik. Ez da inolako erantzukizunik onartuko hiperesteka horiek konfiguratzen dituzten webguneen edukiari, helburuari, fidagarritasunari edo erabilerari dagokionez. Nolanahi ere, webgune horiek ez dute legez kanpoko edo begirunearen eta ordena publikoaren inguruko estandarren kontrako edukirik erakutsi behar, ez eta hirugarrenen eskubideentzat kaltegarri denik ere. Webgunearen edozein leku iruzur egiteko, zuzenbidearen kontra eta CCSaren edo hirugarrenen kaltetan erabiltzeak CCSak legez dagozkion ekintzak egikaritu ahal izatea ekarriko du.
Erabiltzailearen betebeharrak
Oro har, erabiltzailea behartuta dago erabilera baldintza hauek betetzera, eta, hala badagokio, baita aplikagarri izan daitezkeen baldintza partikularrak ere, bertan edo webguneko edozein lekutan jasotako ohartarazpenak eta jarraibideak barne; behartuta dago, halaber, legearen eta ohitura onen arabera eta fede onez jokatzera, zerbitzuari dagokion arretarekin, webgunea, horren funtzionamendu arrunta, CCSaren ondasunak edo eskubideak edo, oro har, hirugarrenen batenak oztopatu, kaltetu edo urratu ditzakeen edozein modu baztertuta.
Webgune hau erabiltzerakoan eta zerbitzuak ematerakoan, erabiltzailea ondorengo hauetara behartuta dago, adierazpen modura eta mugarik gabe:
Formularioak erabiliz gero, egiazko datuak ematera.
CCSak eremu pribatuan sartzeko emandako gakoak behar bezala gordetzera; konpromisoa hartzen dute hirugarrenei horiek erabiltzen ez uzteko, eta euren gain hartuko dute horiek oker erabiltzearen ondoriozko kalte eta galeren erantzukizuna. Horrekin batera, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du CCSari ahalik eta azkarren jakinarazteko gakoak galdu edo norbaitek lapurtu izana, bai eta hirugarren baten aldetik sistemara edo bertako informaziora sartzeko edozein arrisku ere.
Identitate faltsuak ez erabiltzera, besteren identitatea ez ordezkatzera webgunea erabiltzean, eta hirugarrenen pasahitzak edo gakoak edo bestelakoak ez erabiltzera.
Bermeen eta erantzukizunaren inguruko esklusioak
http://www.consorseguros.es webgunerako sarbidea eten edo murriztu egin daiteke tarteka, konponketak edo mantentze-lanak egiteko edo instalazio edo zerbitzu berriak ezartzeko. CCSak ahaleginak egingo ditu etenaldi edo murrizketa horien maiztasuna eta iraupena mugatzeko.
Interneterako konexioa, zerbitzuan sartzeko beharrezkoa dena, ez du CCSak emango, inola ere. Erabiltzaileari jakinarazten zaio ez dela segurua datuak sare ireki bidez ematea, eta erabiltzailearen erantzukizuna dela beharrezko neurri teknikoak ezartzea arriskuak dezente kontrolatzeko eta ekipoetan balizko kalteak, datu-galtzea eta informazio konfidentziala lapurtzea saihesteko. Hala, eguneratuta eduki behar ditu software gaiztoak detektatzeko sistemak, bai eta erabiltzen dituen nabigatzaileen segurtasun-partxeak ere. Informazio gehiagorako, Interneteko Zerbitzuen Hornitzailearengana jo.
Consorcio de Compensación de Seguros ez da ondorengo hauen ondoriozko kalteen erantzule izango, adierazpen modura eta mugarik gabe: (i) Inferentziak, ez-egiteak, etenak, birus informatikoak, matxura edota deskonexioak sistema elektroniko honen edo erabiltzaileen gailu eta ekipo informatikoen funtzionamendu operatiboan, baldin eta CCSari egotzi ezinezko kausen ondorio badira eta zerbitzu-ematea edo sisteman nabigatu ahal izatea galarazten edo atzeratzen badute; (ii) Erabileraren inguruko atzerapena edo blokeatzeak, interneten edo beste sistema elektronikoen gabezien edo gainkargen ondorio badira; (iii) Hirugarrenek eragin badituzte, Consorcio de Compensación de Seguros egotzi ezinezko esku-hartzeengatik; (iv) Zerbitzua eman edo sartu ezinarena, Consorcio de Compensación de Seguros egotzi ezinezko kausaren bategatik, dela erabiltzailearengatik, hirugarrenengatik edo ezinbesteko kasuengatik.
Webgune honetako estekek hirugarrenen web orrietara eraman dezakete. CCSak ez du edukiko konexioaren, leku horietan ager litezkeen edukien, informazioen edo zerbitzuen ondoriozko inongo erantzukizunik; informatiboak baino ez dira izango, eta ez dute CCSaren eta eduki horien titular diren pertsona edo erakundeen, edo horien dituzten lekuen titularren arteko harremanik ezartzen.
CCSak ez du onartzen webgunean sartzearen eta bertako datuak eta edukiak erabiltzearen ondoriozko erabiltzaileentzako kalte edo ondorio kaltegarrien legezko erantzukizunik.
Webguneko edozein zati iruzur egiteko, legez kontra edo guri edo hirugarrenei kalte egiteko erabiltzeak dagozkion legezko ekintzak hasteko gaituko gaitu.
Aplikagarri diren legeak eta jurisdikzioa
Webgune hau arautzen duten terminoak eta baldintzak eta ondoriozta litezkeen harreman guztiak Espainiako jurisdikzioaren zaintzapean daude. Webgunearen existentziaren, bertarako sarbidearen edo edukiaren inguruko edozein auzitarako, Madrilgo Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumenen mende egongo dira erabiltzailea eta Consorcio de Compensación de Seguros, legokiekeen edozein foruri berariaz uko eginda.