Bilketa eta zatiketa
ERREKARGUEN BILKETA
Consorcioren aldeko errekargu guztiak aseguru erakundeek bilduko dituzte, nahitaez, euren primekin batera. Errekargu horiek Consorcion sartuko dituzte aseguru erakundeek, euren ordezkarien bitartez, kobrantza-egunaren arabera, ezarritako epeekin bat etorriz.
Consorciori aldez aurretik modu sinesgarrian jakinarazita, emititutako primen arabera likidatu ahalko dituzte erakundeen errekarguak, dagozkien aldizkako erregulazioen kalterik gabe. Aukera hori erakundearen polizen zorro guztiari aplikatuko zaio, urte naturaletan.
Errekarguak zuzenbide publikoko diru-sarrerak dira, eta Consorcioren aldeko hainbat eskubide ezartzen dituzte, horien kobrantza errazteko, errekargu horiek finantzatu beharreko funtzioen interes publikoak justifikatutakoak.
Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza nagusiak (DGSFP) Consorcioren aldeko errekarguak biltzen dituzten aseguru erakundeak ikuskatuko ditu Aseguru Ikuskaritzaren bitartez eta Consorciok proposatuta onartutako ikuskaritza-planen arabera, betebehar hori benetan betetzen dela konprobatzeko.
Koaseguru polizak bi modutara aitortu ahalko dira:
- "Irekitzailea"k kapitalen, mugen eta errekarguen %100 aitortuta.
- Koaseguru erakunde bakoitzak kapitalen, mugen eta errekarguen bere ehunekoa aitortuta.
- Kasu berezi jakin batzuetan, koaseguru taularen kudeaketaren bitartez, Consorcioren aldez aurreko baimenarekin.
Aseguru erakundeek hartzaileari prima zatitzeko aukera dute, eta, aukera horren barruan, baita Consorciori errekarguak zatitzeko aukera ere.
- Hartzaileari prima zatitzea hautatzen bada, alegia, zatika kobratzea, baina ez bada aukeratzen Consorciori errekargua zatitzea, erakundeak behartuta egongo dira Consorciori errekargu osoa sartzera, primaren lehen zatia kobratzen dutenean.
- Prima eta nahitaezko errekarguak jarraian adierazitako maiztasunaren arabera zatitzea aukeratzen bada, errekargu-zatiak prima-zatiak kobratu ahala sartu ahalko zaizkio Consorciori. Aurreko aukerak ez bezala, aukera honek interes finantzarioak sortuko ditu Consorcioren alde.
Indarrean dauden zatitze interesak:
- Muga-eguna sei hilean behin duten prima-zatiketetan: %2.
- Muga-eguna hiru hilean behin duten prima-zatiketetan: %2,5.
- Muga-eguna bi hilean behin duten prima-zatiketetan: %3.
- Muga-eguna hilean behin duten prima-zatiketetan: %3,5.
Nolanahi ere, errekarguak zatika sartzea aukeratu dela jakinarazi beharko zaio Consorciori aldez aurretik; oinarri teknikoetan adierazi beharko da, eta sistematikoki aplikatu, dagokion arloan edo arriskuan.