Eduki publikatzailea

Consorseguros aldizkari digitalaren 19. zenbakia argitaratu da

Consorseguros aldizkari digitalaren 19. zenbakia argitaratu da21/12/2023

Imagen

Consorcio de Compensación de Segurosek (CCS) Consorseguros aldizkari digitalaren 19. zenbakia argitaratu berri du (www.consorsegurosdigital.es).

CCSren historiako ezbehar-tasarik handiena izan duen gertakariaren 40. urteurrena dakar gogora aleak: Euskal Herriko 1983ko abuztuko uholdeak, hain zuzen ere. Beraz, gertakari hura ikuspegi aseguratzaile, hidrologiko eta meteorologikotik errepasatzen duten ekarpenak ditu aleak, eragile horietako bakoitzarentzat izan zituen ondorioak barne. Alea osatzeko, Espainiako ezohiko arriskuen aseguruak estalitako kausa naturalengatiko ezbehar-tasari buruzko azterlan bat dago, jurisprudentziaren ohiko ekarpenarekin eta Disaster Insurance Reimagined liburuaren aipamenarekin.

Gogoan izan gaztelaniaz eta ingelesez eskura ditzakezuela eduki guztiak, aldizkariaren webgunearen bidez.