Titulo sección - Preguntas frecuentes: Seguro de Automóviles

Ohiko galderak: Auto-Asegurua

Preguntas frecuentes: Seguro de Automóviles

Pregunta Contratación 10

Nire aseguru-etxeak nire poliza baliogabetu dit, hiru ezbehar-parte eman izanagatik, eta zuengana jotzeko esan didate. Hirugarrenen borondatezko asegurua egin diezadakezue, orain dudana bezalakoa, hau da, mugagabea? Nire aseguru-agenteak esan dit uste duela ezetz, baina ni ez nago lasai nahitaezko aseguruarekin bakarrik.

Gaur egun, nahitaezko kontratazio modalitatea bakarrik eskaintzen du Consorciok, nahitaezko aseguruaren muga kuantitatiboen inguruko azken aldaketak igoera handia eragin baitu, 350.000 eurotik 70 milioi eurora artekoa, pertsonen gaineko kalteetan, eta 100.00 eurotik 15 milioi eurora artekoa, ondasunen gaineko kalteetan; beraz, erantzukizun zibilaren borondatezko estaldura, lehen eskaintzen zena, egun eskaintzen dugun nahitaezko estalduran integratuta geratu da.