Ezohikoa da CCSak ibilgailuaren nahitaezko asegurua egitea, eta aseguru-etxe pribatuek kontratatu nahi diren arriskuen estaldura ezesten dutenean bakarrik egiten da kargu Consorcio.
Horregatik, Consorciok ezin du edozein aseguru-etxek bezala jokatu, gainerako erakundeekin lehiatuta. Ez dauka izaera komertzialik, eta ezin ditu onartu prezioagatik iristen zaizkion aseguru-eskaerak; aseguruen merkatuan gutxienez bi aseguru-etxek ibilgailua aseguratzea ezetsi badute bakarrik onar dezake aseguruaren kontratazioa.