Titulo seccion - Preguntas frecuentes: Contratación de Seguros

Ohiko galderak: Aseguru-Kontratazioa

Preguntas frecuentes: Contratación de Seguros

Pregunta Contratación 15

Zer datu behar dira?

Alde batetik, zure ibilgailuaren asegurua kontratatzera joan eta ezetz esan dizuten bi aseguru-etxe pribaturen izena, gutxienez (Motorezko Ibilgailuen Zirkulazioko Nahitaezko Erantzun Zibilaren Aseguruaren Erregelamenduaren 5.2 artikulua).

Eskatuko zaizkizun gainerako datuak ondoren adierazitako dokumentuetan daude, prest eduki ditzazun. Oso garrantzitsua da kontratazioa egiteko unean aurrean edukitzea; izan ere, lehen adierazi bezala, ezinbestekoa da datuak zuzenak izatea, kontratuan agertuko baitira.

Beharrezko datuak dituzten dokumentuak:

  • Hartzailearen identifikazio-agiria, jabearena eta gidariarena (IFZ, IFK, bizileku-baimena, Pasaportea eta abar). Kontratua egingo duen pertsonak kontratatzeko gaitasuna eduki behar du (adinez nagusia).
  • Aseguratu beharreko ibilgailuari dagokion gidabaimena.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Ibilgailuaren Ezaugarri Teknikoen Ziurtagiria, ibilgailuaren azterketa tekniko eguneratua (IAT) adierazten duena.

Horrekin batera, kontratazioa elektronikoki eginez gero, nahitaezkoa da agiri edo NAN elektronikoa eta prima ordaintzeko banku-txartel bat edukitzea.