Pertsonen eta ondasunen gaineko kalteak, Legeak ibilgailu motordunen zirkulaziorako erantzukizun zibilaren eta aseguruen inguruan ezarritako ondorengo estaldura-muga hauekin:
- Pertsonei eragindako kalteak: 70 milioi euroraino, biktima-kopurua zeinahi dela ere.
- Ondasunei eragindako kalteak: 15 milioi euro ezbehar bakoitzeko.
- Osasun laguntza, farmazeutikoa eta erietxekoa: behar beste, zauriak sendatu arte, gastua behar bezala justifikatuta badago, betiere.
- Lur-emate eta hileta gastuak: zerbitzua eskaintzen den lekuko ohitura eta usadioen arabera, justifikatutako zenbatekoen arabera.
Aurreko bi paragrafoetan adierazitako kalte-ordainak legeak horrelako kalteetarako ezarritako mugatik gorakoak badira, beste kalte mota batzuetarako ezarritakoen kargura ordainduko dira, halakorik egonez gero.