Zirkulazio istripu bateko kaltetuek istripua eragin duen ibilgailuaren aseguru-etxea zein den jakin dezaten, istripua kaltetuaren herrialdea ez den beste herrialde batean izan bada, eta horrek erreklamazioa bere herrialdean aurkeztu ahal izateko, Europako Laugarren Zuzentarauak hainbat mekanismo ezarri ditu erreklamazio hori aurkezteko beharreko informazioa emateko.
Labur-labur, ondorengo kasuetan aplikatzen da:
- Kaltetua: Europako Eremu Ekonomikoko herrialde bateko egoiliarra da.
- Istripua eragin duen ibilgailua: kaltetuarena ez den Europako Eremu Ekonomikoko herrialde batean matrikulatu eta aseguratua.
- Istripua gertatu den herrialdea: EEEko edozein (EEEkoa edo Gutun Berdearen sistemara atxikitakoa), baina kaltetuarena ez dena.
Helburua da kalteak kaltetuaren Estatuan erreklamatu ahal izatea bermatzea. Horretarako, aseguratzaile guztiek obligazioa dute Estatu kide bakoitzean ordezkari bat izendatzeko, horrelako erreklamazioei kasu egiteko, erantzuteko edota halakoak likidatzeko. Horrekin batera, "Informazio Erakunde" bat izendatu behar du Europako Eremu Ekonomikoko Estatu kide bakoitzak, horren bitartez kaltetuak atzerriko ibilgailu errudunaren aseguru-etxearen datuak eta bere herrialdean duen ordezkaria aurkitzeko.
Espainian, Consorcio de Compensación de Seguros da Informazio Erakundea.