Titulo seccion - Preguntas frecuentes: Organismos de Información

Ohiko galderak: Informazio-Organismoak

Preguntas frecuentes: Organismo de Información

Pregunta Organismo 2

Zeintzuk dira atzerriko ibilgailu errudunaren aseguru-etxearen datuak eta bere (kaltetuaren) herrialdean duen ordezkaria aurkitzeko betekizunak?

Informazioa eskatzeko, ondorengo hauek behar dira:

a) Zirkulazio-ezbeharrean inplikatua izatea (ezbeharrean kalte pertsonal edo materialak izan dituen kaltetua).

b) FIVA ri informazioa eskatzeko eredu bat betetzea, Partzuergoak ematen duena; Consorcioren web orritik ere deskarga daiteke. Eredu edo inprimaki horrek ondorengo datu hauek ditu:

  • Eskatzailearen datu pertsonalak.
  • Ezbeharra eragin duen ibilgailuaren matrikula.
  • Ezbeharraren eguna.
  • Ezbeharrean izandako kalteak (pertsonalak eta/edo materialak).

c) Eredu horri jarraian ageri diren agiriak erantsi behar zaizkio:

  • Kalteen partearen edo adiskidetasunezko istripu-aitorpenaren kopia.
  • Eskatzaileak pertsona fisiko edo juridiko baten izenean jarduten badu, ordezkatzea egiaztatu behar da.

d) Eskaera Consorcioren bulegoetan aurkeztu behar da, edo postaz (Produkzio Saila, Castellana pasealekua, 32, 28046-Madril), faxez (913395514) edo posta elektronikoz (ccsprod@consorseguros.es) bidali, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ez da telefono bidezko kontsultarik onartuko.