Printzipioz, agente naturalen ezohiko aldaera baten ondorio diren arrisku guztien kontra. Nekazaritzako, abeltzaintzako (akuikolak barne) eta basoetako ekoizpenei eragindako kalteak estaltzen dira, ondorengo hauen ondorio badira:
- Agente naturalen ezohiko aldaerak: harria, izoztea eta sutea, besteak beste.
- Ganaduari eragiten dioten gaixotasunak/ezbeharrak.
- Basoetako suteak (sutea itzaltzen parte hartzen duten pertsonen kalteak sartu gabe).
Nolanahi ere, kasu bakoitzerako estaldura-baldintzak kontsultatu behar dira.