Berraseguruari buruzko Akordioak, Europako Batzordeak 2020ko abenduaren 4an ekonomiari laguntzeko estatu-laguntzen esparruan COVID-19aren ondorioak murrizteko baimendutakoak -apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretuan sartu ziren-, Espainian enpresa-jarduerarako pizgarri izatea du xede, transakzio ekonomikoen garapena errazten baitu, eta berme gisa balio baitu salmentak edo zerbitzu-emateak kobratzeko, merkataritza-eragiketei beharrezko segurtasuna emanda.
Aukerako ez den berraseguru-programa proportzional gisa dago eratuta, eta galera-muga 500 milioi eurokoa da Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioarentzat, Consorcio de Compensación de Segurosen bitartez.
Nolabaiteko espezializazioa eskatzen duen arloa denez, Espainian jarduten duten aseguru-erakunde guztietara zabaltzen da, 2019an gutxienez 10 milioi euroko prima-bolumenarekin, Espainian bertan helbideratuta dauden hartzaileen epe laburreko merkataritza-arriskuei dagokienez.
Estaldura-aldia, harpidetza-urteen arabera, 2020ko urritik 2021eko ekainera arte luzatuko da, eta lagapenaren gehieneko ehunekoa % 60koa izango da. Akordioaren baldintzak, oro har, Consorcioarekin akordioa sinatzen duten erakundeen berraseguru pribatuko programenak izango dira, berraseguru-komisioari dagokionez izan ezik; izan ere, lagatzaile bakoitzaren 2019ko ustiapen-gastuen %35aren eta kostu errealaren arteko gutxienekoa izango da hori.
Lagatzaileek konpromisoa hartu behar dute berraseguru-akordioa sinatzen den egunean dauden jarduera ekonomikoaren hartzaile eta sektoreentzat estali daitezkeen arrisku-mugak nabarmen ez murrizteko.