Registro de Seguros Obligatorios
Derrigorrezko Aseguruen Erregistroa
Aurretiko oharra: Erregistro honen edukia garatze-fasean dago egun; beraz, egunero edo astean behin osatuko da, inskribatu beharreko aseguruen inguruko informazio berria jaso ahala.
Nahitaezko Aseguruen Erregistroak (NAE) Espainiako nahitaezko aseguruei buruzko informazio eguneratua dauka, estatu mailakoena zein autonomia erkidego jakin batekoena, bai eta horiek arautzen dituzten legezko xedapen espezifikoak ere.
NAE honen helburua informatiboa baino ez da.
NAEak unean-unean jasotzen duen informazioa, bertan inskribatuta dauden nahitaezko aseguruei eta bertan aseguru horietako bakoitzari buruz islatutakoari buruzkoa, Estatuko edo autonomia erkidegoetako administrazioko organoek une horretara arte bidalitakoa da.
Legeak CCSari agindu dio NAEa kudeatzeko. Horren kudeatzaile den aldetik, CCSak NAEaren edukiari buruzko txosten bat egingo du urtero; batetik, nahitaezko aseguruen zerrendak edukiko ditu, hainbat irizpideren arabera ordenatuta (indarrean sartzeko eguna; nahitaezko aseguruak behar dituzten ekintzak; horiek arautzen dituzten arauen lege-maila; eta esparru estatala edo autonomikoa) eta, bestetik, urtean zehar izandako aldaketak (aseguru berriak; aldatutako aseguruak; eta ezabatutako aseguruak).
NAEaren informazioa publikoa da, une bakoitzen indarrean dauden nahitaezko aseguru batzuei buruzkoa da, eta argibide hauen ondoren dadoen "Erregistrorako sarbidean" klik eginda kontsulta daiteke. Informazioan errazago sartu ahal izateko, bertarako sarbide orokorraz gain informazioa bilatzeko hainbat irizpide ezarri ditu CCSak, aseguruen estatu-esparrua edo autonomikoa, aseguru horiek exijitzen dituzten jarduerak edo horiek indarrean sartu zireneko datak, besteak beste.
NAEa arautzen duen legezko araudia aseguru eta berraseguru erakundeen antolamendu, gainbegiratze eta kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legearen bigarren xedapen gehigarriak, Lege hori garatzen duen azaroaren 20ko 1060/2015 Errege Dekretuak eta NAEaren edukia, eta APFZNari bidali beharreko informazioaren espezifikazioak eta prozedura zehazten dituen Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren 2015eko abenduaren 18ko ebazpenak osatzen dute.