Titulo sección - Preguntas frecuentes: Seguro de Automóviles

Ohiko galderak: Auto-Asegurua

Preguntas frecuentes: Seguro de Automóviles

Pregunta 6 Organismo

Consorciok Informazio Erakunde gisa funtzionatzen ez duen kasuen adibide praktikoak:

a) Kaltetua: Frantziako egoiliar bat Eragilea: Frantziako egoiliar bat Istripuaren herrialdea: Espainia.

Erantzukizun Zibilari eta Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko Aseguruari buruzko Legearen 20.2 artikuluaren arabera, zirkulazio istripua bere ohiko aparkalekua kaltetua bizi den estatuan duen eta bertan aseguratua dagoen ibilgailu batek eragin badu, Consorciok EZ du Informazio Erakunde gisa jardungo.

Kontsulta OFESAUTOra (Ibilgailuen Aseguru-etxeen Espainiako Bulegoa) bidal daiteke: Sagasta, 18, 28004 Madril (www.ofesauto.es).

b) Kaltetua: Frantziako egoiliar bat Eragilea: Espainiako ibilgailu bat Istripuaren herrialdea: Frantzia.

Laugarren Zuzentarauaren sistema aplikatzen da EEEko egoiliar batek bere bizilekua ez den herrialde batean izandako istripu bateko kaltetua bada.

Horregatik, EZ dagokio Consorciori Informazio Erakunde gisa jardutea, eta Frantziako Bulegora bidal dezakezu kontsulta.

c) Kaltetua: Norvegiako egoiliar bat Eragilea: Espainiako ibilgailu bat Istripuaren herrialdea: Espainia Eskatzailea: Norvegiako aseguru-etxea

Biktimaren herrialdeko Informazio Erakundera bidali behar da kontsulta; kasu honetan, Norvegiakora (Erakundearen datuak Consorcioren web orrian daude, esteka). Erakunde.