Informazioa eskatzeko, ondorengo hauek behar dira:
a) Zirkulazio-ezbeharrean inplikatua izatea (ezbeharrean kalte pertsonal edo materialak izan dituen kaltetua).
b) FIVA ri informazioa eskatzeko eredu bat betetzea, Partzuergoak ematen duena; Consorcioren web orritik ere deskarga daiteke. Eredu edo inprimaki horrek ondorengo datu hauek ditu:
- Eskatzailearen datu pertsonalak.
- Ezbeharra eragin duen ibilgailuaren matrikula.
- Ezbeharraren eguna.
- Ezbeharrean izandako kalteak (pertsonalak eta/edo materialak).
c) Eredu horri jarraian ageri diren agiriak erantsi behar zaizkio:
- Kalteen partearen edo adiskidetasunezko istripu-aitorpenaren kopia.
- Eskatzaileak pertsona fisiko edo juridiko baten izenean jarduten badu, ordezkatzea egiaztatu behar da.
d) Eskaera Consorcioren bulegoetan aurkeztu behar da, edo postaz (Produkzio Saila, Castellana pasealekua, 32, 28046-Madril), faxez (913395514) edo posta elektronikoz (ccsprod@consorseguros.es) bidali, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ez da telefono bidezko kontsultarik onartuko.