Titulo seccion - Preguntas frecuentes: Contratación de Seguros

Ohiko galderak: Aseguru-Kontratazioa

Preguntas frecuentes: Contratación de Seguros

Pregunta Contratación 9

Zer estaltzen du CCSaren aseguruak?

Pertsonen eta ondasunen gaineko kalteak, Legeak ibilgailu motordunen zirkulaziorako erantzukizun zibilaren eta aseguruen inguruan ezarritako ondorengo estaldura-muga hauekin:

  • Pertsonei eragindako kalteak: 70 milioi euroraino, biktima-kopurua zeinahi dela ere.
  • Ondasunei eragindako kalteak: 15 milioi euro ezbehar bakoitzeko.
  • Osasun laguntza, farmazeutikoa eta erietxekoa: behar beste, zauriak sendatu arte, gastua behar bezala justifikatuta badago, betiere.
  • Lur-emate eta hileta gastuak: zerbitzua eskaintzen den lekuko ohitura eta usadioen arabera, justifikatutako zenbatekoen arabera.

Aurreko bi paragrafoetan adierazitako kalte-ordainak legeak horrelako kalteetarako ezarritako mugatik gorakoak badira, beste kalte mota batzuetarako ezarritakoen kargura ordainduko dira, halakorik egonez gero.