Preguntas Frecuentes Contratación Seguros

Zalantzan Maiz: Aseguru-Kontratazioa

Eduki publikatzailea

Pregunta Contratación 21

Nola justifika dezaket asegurua dudala, kontratuaren dokumentazioa jaso arte?

Indarreko legeen arabera (1507/2008 Errege Dekretuak onartutako Motorezko Ibilgailuen Zirkulazioko Nahitaezko Erantzun Zibilaren Aseguruaren Erregelamenduaren 14. Artikulua), Ibilgailu Aseguratuen Fitxategi Informatiboa kontsultatuko dute agintaritza-agenteek, nahitaezko aseguruaren indarraldia egiaztatzeko.

Bestela, indarrean dagoen aldiko primaren ordainagiriarekin egiaztatuko da asegurua indarrean dagoela, baldin eta aseguru-etxearen identifikazioa, matrikula, estaldura-aldia eta nahitaezko aseguruaren estaldura adierazten baditu.

Beraz, ordainagiria ahalik eta azkarren helarazteko, adierazi zein bidetatik jaso nahi duzun (faxa, posta elektronikoa eta abar) eta jaso bezain laster, ordaindu BBVan edo Banco Santanderren, banku-erakunde horiek zigilatutako ordainagiria baita asegurua indarrean dagoela justifikatzen duten agiriak.