Oro har, bai, egin dezakezu, baldin eta ibilgailua espainiarra bada eta gidariak aseguratu nahi duzun ibilgailu mota gidatzeko Espainiako arauzko adina badauka.
Europar Batasuneko herritarra bazara, zure herrialdean egindako gidabaimenarekin kontrata dezakezu asegurua, baldin eta gidabaimen horrek baimena ematen badizu aseguratu nahi duzun ibilgailu-mota gidatzeko eta balioaldi bera badu.
Ez bazara Europar Batasuneko herritarra, indarrean dagoen nazioarteko gidabaimena balioduna da, eta ibilgailu-mota hori gidatzeko baimena ematen dizu.
Europar Batasuneko herritarra ez izanda, zure herrialdeko gidabaimena baduzu eta ez baduzu Espainian sei hilabete baino gehiago bizi behar, balioduna da zure herrialdeko gidabaimena. Espainian sei hilabete baino gehiago bizi behar baduzu, zure herrialdeko gidabaimenak ez du balio lehenengo sei hilabete horietatik harago, eta Espainiako gidabaimena eskuratu behar duzu.