Erakundea
CCSari buruz
CCS erakundea, funtzio askotariko tresna bezala, Espainiako aseguru sektorearen zerbitzura diharduen Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoa da.
CCS erakundea, funtzio askotariko tresna bezala, Espainiako aseguru sektorearen zerbitzura diharduen Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoa da.
CCS espainiako aseguru-sektorearen zerbitzura dagoen ibilbide historiko luzeko tresna dena, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioa atxikitako enpresa-erakunde publikoa da. Funtzio askotarikoak betetzen ditu aseguruen alorrean, ezohiko arriskuen estaldurarekin, ibilgailuen nahitaezko aseguruarekin, nekazaritza-aseguru konbinatuarekin eta aseguru-erakundeen likidazioarekin lotutakoak, besteren artean.
CCS-k izaera juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa du, eta berorren Legezko Estatutuak ematen dio duen jarduera-esparru espezifikoa. CCS-k ondare propioa kudeatzen du, estaduarenarekiko berezia dena, bere jardueran inolako aurrekontu publikoren mende ez dagoelarik. Organo erabakitzaile gorena Administrazio Batzordea da; Aseguru eta Pentsio Funtsen zuzendari nagusia du buru, eta 14 kide ditu; horietatik zazpi, aseguru-erakunde pribatuetako goi mailako zuzendariak dira, eta beste zazpiak, Administrazioko goi karguak.
CCS edota Consorcioak Hirurteko Jarduera Planen (gaztelanieraz Plan de Actuación Trienal edo, motxean, PAT deritzoguna) bidez egiten du bere plangintza estrategikoa. Indarrean dagoen 2026-2028 PAT-a lau ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da: "Enpresa-kudeaketa", "Inpaktu handiko egoerak ", "Erantzukizun soziala eta jasangarritasuna" eta "Teknologia".

Paseo de la Castellana, 32 28046 - Madrid

91 339 55 00
91 339 55 55