Entitatea
CCSari buruz
CCSak enpresa erakunde publikoa da; Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioa mende dago, eta funtzio askotarikoak ditu, Espainiako aseguru sektorearen zerbitzura dagoen tresna bat baita.
CCSak enpresa erakunde publikoa da; Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioa mende dago, eta funtzio askotarikoak ditu, Espainiako aseguru sektorearen zerbitzura dagoen tresna bat baita.
Espainia Europako Erkidegoan sartu ondoren eta, araudi komunitariora egokitzearen ondorioz, 1991. urtean indarrean sartu zen horren Legezko Estatutua, eta hori aldaketa handia izan zen CCSarentzat, horren izaera juridikoari, operazio-erregimenari, egiturari eta barne antolaketari dagokienez.
CCSak pertsonalitate juridiko propioa du, eta jarduteko gaitasun erabatekoa. Bere Legezko Estatutua du arau, bere jardueran ordenamendu juridiko pribatura lotuta dago, eta aseguru-entitateen antolaketa, ikuskatze eta kaudimenari buruzko Legearen eta aseguru kontratuen Legearen mende. Une horretatik aurrera, CCSak organismo autonomo izateari utzi zion, estatu-sozietate bihurtzeko; gaur egun, enpresa-entitate publikoa da, Estatuko Administrazio Nagusiaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legeak xedatu bezala.
Paseo de la Castellana, 32 28046 - Madrid
91 339 55 00
91 339 55 55