Planificación Estratégica

Plangintza

Consorcioko plangintzarako funtsezko tresna Hirurteko Jarduera Plana da. Indarrean dagoen 2026-2028 PAT-a 2026eko urtarrilean sartu zen indarrean.

2026-2028 PAT-a lau ardatz estrategikotan egituratzen da: 17 bloke tematiko, 65 programa eta 241 ekintza. Hauek dira lau ardatz estrategikoak:

  • Enpresa-kudeaketa. Consorcio-aren oinarrizko jarduera zuzentzera bideratutako ardatza da: aseguru-jarduera eta asegurua ez den jarduera; giza baliabideen kudeaketa, funtsezko funtzioen, ekonomia-, finantza- eta higiezin-kudeaketa eta informazioaren kudeaketa.
  • Inpaktu handiko egoerak. Erakundearen jarduera nagusietan eragin handia duten egoerak identifikatzeko eta kudeatzeko irizpideak ezartzera bideratuta dago ardatz hau: aparteko arriskuen asegurua, aseguru-erakundeen likidazioa eta nekazaritzako aseguru konbinatua. Era berean, egoera horiek eragin ditzaketen arriskuei buruzko ezagutza sustatzen du.
  • Erantzukizun soziala eta iraunkortasuna. Ardatz horrek hertsiki eragiten dio Consorcioaren jarduera egiteko modu iraunkorrari, bai bere eginkizunak betetzeari dagokionez, bai alderdi interesdunei (aseguratuei, aseguruen sektoreari eta, orohar, gizarteari) arreta emateari dagokionez.
  • Teknologia. Ardatz hau erakundearen plataforma teknologikoen arkitekturari, datuen eta aplikazioen kudeaketari eta gobernuari buruzkoa da, eta adimen artifizialaren eta teknologien kudeaketa zabala garatzen du. Halaber, zibersegurtasuna eta DORA direktiba Consorcioan aplikatzea eta informazioaren teknologien kalitatea eta gobernua lantzen ditu.

PATean jasotako helburuak lortzeko, Consorcioak baliabide propioak ditu gehienbat eta, batzuetan, kanpoko baliabideak erabiltzen ditu.

2026-2028 PATari buruzko informazio gehiago (Gaztelanieraz soilik).

2023-2025 PATaren gauzatze-maila 2025ko ekitaldian (Gaztelanieraz soilik).

Eduki publikatzailea

Informazio interesgarria

Sede Central

Egoitza Nagusia

Imagen de Ubicación

Paseo de la Castellana, 32 28046 - Madrid

Imagen de Teléfono

91 339 55 00

91 339 55 55

Imagen de Contactoccs@consorseguros.es